Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL KUTXAK ETA MUTUA DE PROPIETARIOS TALDEAK BAT EGIN DUTE ERAIKINAK BIRGAITZEKO EUROPAKO DIRULAGUNTZAK KUDEATZEN LAGUNTZEKO

  • Akordioak honako hauek hartzen ditu barne: Next Generation funtsak izapidetzea, energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko lanak finantzatzea, eta erkidegoen aseguru bat egitea

 

 

 

2022ko apirilaren 12a.- LABORAL Kutxak eta Mutua de Propietarios Taldeak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute zerbitzuen eskaintza bateratu bat sortzeko. Zerbitzu horien bidez, beren eraikinak birgaitzeko prozesua erraztuko zaie jabeen erkidegoei, Estatuko higiezinen parkea modernizatzeko Next Generation funtsen izapidetzea eta kudeaketa barne.

Europako berreskuratze-funtsek itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emango dituzte 2023ra arte, etxebizitza-eraikinen energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko, eta hori aukera ezin hobea izango da jabeen erkidegoek beren higiezinak birgaitu eta egokitzeko.

Zehazki, eraikinak kanpotik birgaitzeko Next Generation funtsek 1.994 milioi euroko partida ekonomikoa dute irisgarritasuna hobetzeko lanetarako ¾igogailuak instalatzeko, arrapalak eraikitzeko…¾ eta higiezinen energia-eraginkortasuna hobetzeko eraberritze-lanetarako ¾berriztagarrien erabilera, eguzki-plaken instalazioa eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak¾.

«Bi erakundeen artean lortutako akordioari esker, jabeen erkidegoek bi erakundeek eskaintzen dituzten zerbitzuen eskaintza oso bat izango dute eskura, eraikinak birgaitzeko aukera paregabe hori kudeatzeko; izan ere, dirulaguntzak eskatzen, kudeatzen eta lortzen lagunduko zaie», azaldu du Laura López Demarbre Mutua de Propietarios Taldeko Estrategiako zuzendariak.

Mutua de Propietarios Taldeak, zerbitzu teknikoetan aditua den Sensedi filialaren bidez, birgaitze-proiektua egiten, obra-zuzendaritzan eta dirulaguntza eta kenkari fiskalak kudeatzen lagunduko die jabeen erkidegoei; era berean, erkidegoentzako aseguru bat eskainiko du, egon daitezkeen arriskuak estaltzeko eta eraikina egoera onean mantentzeko.

Bestalde, LABORAL Kutxa kreditu-kooperatibak jabeen erkidegoen eskura jarriko du birgaitze-laguntzen simulagailu bat (SAREVI), baita auzokideen erkidegoentzako zuzeneko finantzaketarako eskaintza esklusibo bat ere; eskaintza horri esker errazago egin ahal izango dira eraikinen eraberritze-lanak, dirulaguntza aurreratuz eta gainerako lanak finantzatzeko aukera emanez.

Akordio horrekin, LABORAL Kutxak garapen jasangarriagoa lortzen laguntzeko bere apustua berretsi du, Ricardo Aguirre LABORAL Kutxako Finantzaketa Produktuen Garapeneko zuzendariak adierazi duen moduan: «Goitik beherako proposamen bat diseinatu dugu jabeen erkidegoentzat. Izan ere, Europar Batasunak 2.000 milioi euro bideratu ditu gure eraikinak eraberritzeko, eta guk horiek aprobetxatzeko betebeharra eta erantzukizuna ditugu, eraikinen energia-kontsumoa murriztuz eta energia-iturri berriztagarri berriak txertatuz, horiek ez baitira horren kaltegarriak izango ingurumenarentzat».

 

Eraikinak dituen beharren eta aukeren diagnostikoa

Beren eraikinetan hobekuntza-lanak egin nahi dituzten jabeen erkidegoei laguntzeko asmoz, LABORAL Kutxak Etxebizitzak Eraberritzeko Laguntzen Sistema bat (SAREVI) sortu du. Web-tresna horri esker, erabiltzaileek kasu zehatz bakoitzerako eskuragarri dauden laguntzak, finantzaketa-irtenbideak eta eraberritze-proiektuak ezagutu ahal izango dituzte. Tresna hori doan erabili ahal izango da Erakundearen webgunetik, eta finka-administratzaileek, auzokideen erkidegoetako presidenteek eta eraikinak birgaitzeko interesa duten guztiek erabili ahal izango dute.

Era berean, aplikazio horrek etxebizitzan egin daitezkeen hobekuntzen diagnostikoa egiteko aukera ematen du, baita plan ekonomiko bat ere, gutxi gorabeherako kostuak, zuzeneko laguntzak, zerga-onurak eta LABORAL Kutxaren finantzaketa osagarria barne hartuko dituena.

Mutua de Propietarios Taldeak eta LABORAL Kutxak sinatutako akordioa indarrean dago, eta zerbitzuen pakete osoa edo zati bat kontratatu ahal izango da finantza-erakundearen edozein sukurtsaletan.

 

 

 

LABORAL Kutxari buruz

LABORAL Kutxa 60 urtetik gorako historia duen kreditu-kooperatiba bat da, eta 1.100.000 familia eta enpresari baino gehiagori produktuak eta zerbitzuak ematea da bere finantza-jarduera. Bere bulego-sareak 285 salmenta-puntu ditu Estatuko iparraldeko erdialdeko biztanle-gune nagusietan.

LABORAL Kutxaren enpresa-ereduaren oinarria soldata-elkartasuna eta langileek kudeaketan parte hartzea dira; izan ere, langileak dira erakundearen jabeak. 2021eko itxierako datuen arabera, erakundeak balantze orekatua du: 28.304 milioi baliabide kudeatzen ditu, eta 15.157 milioi ditu inbertituta kredituetan. Bertan, kaudimen-maila altuak nabarmentzen dira: % 21,81eko Core Capitala (Tier1) eta 108,8 milioi euroko irabazi garbiak, zergak ordaindu ondoren.

Informazio gehiago hemen: www.laboralkutxa.com

 

Mutua de Propietarios Taldeari buruz

Mutua de Propietarios Taldea erakunde liderra da higiezinen jabetzako erronka handiei irtenbide globalak emateko orduan. Higiezinari erabateko babesa ematea da bere xedea, higiezinaren balioa handitzeko eta jabeen bizi-kalitatea hobetzeko.

Bere hiru erakunde filialei eta bere fundazioari esker, Taldeak erabateko produktuen eta zerbitzuen porfolio bat eskaintzen du, higiezinen esparruan mota guztietako irtenbideak ematen dituena. Mutua de Propietarios Taldea 1835ean sortu zen eta Espainian ibilbiderik luzeena duen aseguruen arloko korporazioa da. Horrela, bada, esperientzia finkatua du, bereziki honako hauetan: erkidegoen aseguruetan, etxebizitza aseguruetan eta alokairuak ordaintzen ez direnerako aseguruetan, arkitektura- eta jasangarritasun-zerbitzuetan, eta oztopo arkitektonikorik gabeko higiezin irisgarrietarako laguntza-programa batean. Taldearen heldutasunari eta merkatuan izan duen ibilbide arrakastatsuari esker, Taldeak finantza-kaudimen handia izatea lortu du.

Informazio gehiago hemen: www.mutuadepropietarios.es