Prentsa oharrak
LABORAL KUTXA, URREZKO BIKAIN ZIURTAGIRIA ESKURATZEN DUEN LEHEN FINANTZA-ENTITATEA
-
2015ean entitateak Urrezko Bikain Ziurtagiria jaso zuen Urruneko Bankan
-
Ebaluatzaile talde batek LABORAL Kutxaren hizkuntza-kudeaketaren ebaluazioa egin du: elkarrizketak eginez, hizkuntza-paisaia behatuz eta dokumentazio esanguratsua aztertuz
Arrasate, 2016ko abenduak 20.– Beste hainbat alorretan bezalaxe, LABORAL Kutxa aitzindaria da hizkuntzaren kudeaketan, jaso berri duen sariarekin islatuta gelditu den moduan. Horrela, joan den urtean entitateak Urrezko Bikain Ziurtagiria jaso zuen Urruneko Bankan euskarak duen presentzia, erabilera eta kudeaketa mailagatik. Aurten, ordea, erronka nabarmen handiagoa zen arren, joan den urtean bere negozioaren atal batean lortutako maila berdindu du erakundearen osotasunerako, goreneko maila eskuratuz: URREZKO BIKAIN ZIURTAGIRIA. Horren eraginez, lorpen hori eskuratu duen lehen finantza-entitatea da.
Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria da, eta Eusko Jaurlaritzak luzatzen du Euskaliten laguntzarekin. Beraz, ziurtagiri ofizial eta publikoa da, eta 3 aitortza-maila daude: Beltza edo oinarrizkoa, zilarra edo tartekoa eta urrea edo gorena.
Ziurtagiria lortu ahal izateko, ebaluatzaile aditu talde batek LABORAL Kutxaren hizkuntza-kudeaketaren ebaluazioa egin du. Euren egiteko nagusia hizkuntza-kudeaketan erakundeak dituen indarguneak eta hobetzekoak identifikatzea izan da. Ondoren, ebaluatzaileen lana txosten batean jasota geratu da.
Laburbilduz, hauek izan dira prozesuaren urrats nagusiak:
- Aurretxostena: erakundeak bertan jaso zituen hizkuntza-kudeaketan zituen ebidentzia adierazgarrienak.
- Talde ebaluatzaileak ebidentzia horiek egiaztatu zituen enpresako kideei (aldez aurretik aukeratutakoak talde ebaluatzaileak berak) egindako elkarrizketen bidez. Ebaluazio-bisitan hizkuntza-paisaiaren behaketa egin zen eta dokumentazio esanguratsua eskatu zen.Bere bezeroei kalitatezko zerbitzua emateko xedeari jarraituz, duela 20 urte baino gehiago heldu zion LABORAL Kutxak bere lehen euskara plana garatzeari, enpresaren beraren oinarrian jasota dagoen moduan. Horri lotuta, komunikazioa eta irudi korporatiboa, kanpo harremanak, barne harremanak eta hizkuntza-kudeaketa dira aztertu eta ebaluatu izan diren ardatzak.Hori guzti hori bidegarri egiteko, ezin dira ahaztu euskara garatzeko erronkarekin bat egiten duten langileak, euskararen normalizazioan ezinbestekoak baitira.
- Hau guztia lortu ahal izateko, baina, zorionak eta eskerrak partekatu nahi ditu LABORAL Kutxak gaur egun dituen bidelagunei eta baita iraganean ere izan dituenei: idatzizko komunikazioa euskara hutsean jasotzen duten 70.000 bezeroak, euskararen egoera hobetzeko hitzarmena sinatuta duten udal eta erakundeak, gure eskariak onartu dituzten hornitzaileak, eta egunean-egunean gure bulegoetan edo bulegotik kanpo eskaintzen diren zerbitzuak euskaraz erabiltzen dituzten gainerako bezero eta herritarrak ere.