Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Uncategorized @eu

LABORAL KUTXA – NATIONAL COOPERATIVE BANK ARTEKO NAZIOARTEKO HITZARMENA

LABORAL Kutxak apustu egin du enpresen internazionalizazioaren alde. Eta, ildo horretan,  bere lehen nazioarteko hitzarmena sinatu du Ipar Amerikako banku-erakunde batekin.

Hain zuzen National Cooperative Bank  banku-erakundearekin sinatu du, eta, hitzarmen horri esker, bi erakundeek konpromisoa hartu dute lankidetzan jarduteko eta beharrezko sinergiak ezartzeko, Estatu Batuetan jarduten duten enpresen garapena sustatzeko eta horien lehia-gaitasuna hobetzeko.

Hitzarmen horren bidez, LABORAL Kutxak  Estatu Batuetako ateak ireki nahi dizkie bere enpresa bezeroei,  merkatu amerikarrean banku-solaskide zuzena izan dezaten.

Txomin García (LABORAL Kutxa) eta Charles E. Synder (NCB)

Merkatu bakoitza ezberdina da eta enpresentzat behar-beharrezkoa da finantza-hornitzaile egonkor bat izatea doazen lekura doazela. Kasu honetan, LABORAL Kutxako bezeroek National  Cooperative Bank-en sare osoa izango dute eskueran, banku-premiei irtenbiderik onenak bilatzeko: kobrantzen eta ordainketen gestioa, epe luzerako proiektuen finantzaketa, bezeroen kobrantzak aseguratzea eta abar.

Parisen egoitza duen Crédit Cooperatif-ekin martxoan sinatutako hitzarmenari eta honako hitzarmen honi esker, aurrerapauso handia eman da LABORAL Kutxaren  apustu estrategikoan, hau da, ETE-ei internazionalizazio-prozesuan laguntzeko bidean. Laboral Kutxaren ustez prozesu oso garrantzitsua da enpresek epe luzera irauteko.

INFORMAZIO GEHIGARRIA

Estatu Batuetan bakarrik, 3 bilioi (europar) dolar estatubatuar dituzte aktiboetan, 500 mila milioi dolar estatubatuar sarreretan eta milioi batetik gora lanpostu.

Estatu Batuetan  29.000 kooperatiba baino gehiago daude, hainbat  jarduera-sektoretan banatuta: 900 landa-kooperatiba elektriko: 47 estatutan 42 milioi bezero.

Bi milioi nekazari 3.000 nekazaritza-kooperatibatan banatuta: 250 mila lanpostu eta urtean 8 mila milioi dolar estatubatuarreko soldatak

250 erosketa-kooperatiba: taldean erosteko aukera eskaintzen dute, baita erosketa hori 50.000 enpresa independenteren artean partekatzea ere.

7.500 kreditu-kooperatiba: finantza-zerbitzuak eskaintzen dizkiete ia 90 milioi kideri.

8.000 etxebizitza-kooperatiba: milioi bat etxebizitza sortzen dituzte.

National Cooperative Bank (NCB): NCB AEBko kooperatibak, horien kideak eta sozialki arduratsuak diren beste erakunde batzuk indartzeko xedez sortu zen, gizarte-eragineko banku-produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko.

Washington DCn egoitza duela, NCBk bulegoak ditu Alaskan, Kalifornian, New Yorken, Ohion eta Virginian. Horrela, bada, zerbitzua ematen du AEB osoan.

Legalki Estatu Batuetako 95. kongresuak eratu zuen 1978an, eta 1981ean pribatizatu zen, finantza-erakunde kooperatibo gisa.

Ordutik, NCB finantza-kooperatiba gisa egituratu da eta kapital sozial guztia mailegu-hartzaileena edo erakundeena da, betiere NCBri maileguak eskatzeko baldintzak betetzen badituzte.

NCBren bezeroak kooperatibak dira: jangarrien kooperatibak, handizkako kooperatibak, elikagaien kooperatibak, erosketa-kooperatibak, kreditu-kooperatibak eta etxebizitza-kooperatibak. Hori horrela, elkartzeko sena eta talde-lana partekatzen dute, premia pertsonalak, sozialak eta enpresarialak asetzeko asmoz.

2012an, NCBk 1,4 mila milioi dolar estatubatuar eman zituen mailegutan, AEBn, bai erakunde komunitarioei bat kooperatibei. Horietatik 232 milioi dolar estatubatuar sarrera txiki-moderatuak zituzten komunitateei eman zitzaien.

Azken eragiketen artean, hipoteka bat dago. 30 milioi dolar estatubatuar eman zizkion New Yorkeko Amalgamated Housing Cooperative-ri (Gizarte-etxebizitzen kooperatibari): Estatu Batuetako etxebizitza-kooperatibarik zaharrena da eta kapital mugatua du. Era berean, 4,7 milioi dolar estatubatuarreko  eperako mailegu bat ere eman zion 12.000 jabe-kontsumitzaile dituen Wheatsville Food Coop-i, Austin, Texasen.