Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Uncategorized @eu

LABORAL Kutxa nagusi da Bizkaiko autonomoentzako LALF programako dirulaguntzen gestioan

ETE-entzako kreditu-baldintzak hobetzeko EETIFIL programaren gestioan ere eginkizun garrantzitsua izan du Entitateak  

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren LALF programa autonomoei eta bost langile edo gutxiago dituzten enpresei zuzenduta dago, eta negozioak handitu, hobetu edo berritzera bideratutako inbertsioak diruz laguntzea du helburu.
  • LABORAL Kutxak arrakastaz itxi du 2013ko ekitaldia, bere bezeroentzat dirulaguntzen zenbatekorik handiena eskuratu duen entitatea izan delako.
  • 250 gestore espezializatu inguruk informazioa eta aholkularitza eskaini dute finantzaketa horretarako dirulaguntzak eskuratzeko.

2014ko otsailaren 18a. LABORAL Kutxak Langile Autonomoei Laguntza Finantzarioa Emateko Programako (LALF) eragiketen % 50 tramitatu du, eta Bizkaiko Foru Aldundiak guztira 519.061 € eman ditu eragiketa horietan. Autonomoei eta bost langile edo gutxiago dituzten enpresei zuzendutako programa da, gutxienez 10.000 €-ko inbertsioak diruz laguntzeko.

Datu horiek eskutan, LABORAL Kutxa da bere bezeroentzat dirulaguntzen zenbateko handiena lortu duen entitatea. Zalantzarik gabe, Bizkaiko ekonomia suspertzeko inplikazioa ez ezik, autonomo eta enpresa txikiek osatzen duten kolektiboaren alde egiten duen apustu garbia ere erakusten du horrek. Izan ere, 250 gestore espezializatu ditu alor horretako gestioa burutzeko.

2011z geroztik, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat programa jarri ditu abian lurraldeko ekonomia suspertzeko, eta LALF programa da garrantzitsuenetako bat: kasu horretan, enpresen eta autonomoen jarduera hobetu, handitu edo berritzeko finantza-erakundeekin hitzartutako maileguen interesak ordaintzeko laguntza eskaintzen da.

Enpresetara, autonomoetara eta merkataritzara zuzendutako hiru lerro

LALF planak, EETIFIL planak nahiz Bizkaiko Txikizkako Merkataritzarako 2013ko Laguntza Finantzarioko planak, hirurek ala hirurek, enpresa txikienen beharrizanak estaltzen dituzte, hiru jarduketa-eremu bereiziren bidez: lehenengoak mikroenpresa, autonomo eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak ditu helburu; bigarrena, sei langile baino gehiago izanik, negozioa handitu nahi duten enpresei zuzenduta dago. Hirugarrenak, berriz, berariaz saltokiei zuzendutako laguntza eskaintzen du, euren kreditu-kontuen finantza-gastuen zati bat ordaintzen lagunduz.

Bigarren urtez jarraian, LABORAL Kutxa enpresei laguntzeko EETIFIL programan lehen postuan kokatu da. Zehazki, eragiketen % 25 eta diruz lagundutako finantzaketa bolumenaren % 15 hartu ditu, 2,4 milioi eurotik gora. Txikizkako merkataritzarako laguntza finantzarioari dagokionez, LABORAL Kutxak eragiketen % 17 eta bolumenaren % 15 gestionatu ditu, Bizkaiko Foru Aldundiak emandako datuen arabera.