Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL KUTXAK BIZITZA ZIKLORAKO LEHENENGO AURREIKUSPEN PLANAK MERKATURATU DITU

  • Plan-eredu berriak merkaturatuz, LABORAL Kutxak aurrea hartu dio Eusko Jaurlaritzak BGAEi buruz prestatu duen Dekretu Proiektuari, dekretuak ere ekarpenen egileen aurrezkiak adinaren arabera dibertsifikatzeko ideian sakontzen baitu.
  • Modalitate hauetariko plan bakoitza herritarren belaunaldi bati egokitzeko pentsatuta dago.
  • Plan horietan, inbertsioa era automatikoan eta progresiboan moldatzen da partaidearen erretiro-eguna hurbildu ahala.

2015eko azaroaren 27aGero eta handiagoa da pentsioen sistema publikoaren iraunkortasunari buruzko kezka. INVERCOk kaleratutako datuen arabera, 2015eko hirugarren hiruhilekoan estatu osoko 8 milioi lagun inguruk pentsio-planen bat kontratatuta zuten, euren etorkizuneko erretiro-pentsioa osatzeko asmoz. Banakako modalitatean soilik (hau da, enplegu-planak eta parekoak zenbatu gabe), partaideek 7,8 milioi kontutik gora zituzten, guztira 65.544 milioi euroko ondarearekin. Euskal Autonomia Erkidegoan, banakako Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeek, BGAEek, 700.000 bazkide dituzte eta guztira 11.090 milioi euroko ondarea biltzen dute.

Gizarte-aurreikuspenaren eskaria gorabidean dagoen honetan, LABORAL Kutxak aurreikuspen-plan berritzaileak merkaturatzea erabaki du: Bizitza Ziklorako Planak, BGAE-en alorrean parekorik ez dutenak.

Bizitza Ziklorako planak herritarren belaunaldi bakoitzera egokitzeko pentsatu dira eta, hartara, erretiroa iristeko falta den denboraren arabera aldatuz doaz. Aditu talde batek egokituko ditu inbertsioak, pixkanaka arriskuak gutxitzen joateko eskema baten arabera, hasierako profil ausartago batetatik, gutxika joera kontserbadore batetara eboluzionatuz. Arriskua egoki gestionatuz etekina optimizatzea da asmoa, betiere planaren denbora-muga aintzat hartuta. Horrenbestez, partaideak ez du aurrezkiak plan modalitate batetatik beste batetara intsuldatzeko premiarik izango. Plan berberera bideratuko ditu beti ekarpenak eta plana bera aldatu eta egokituko da erretirorako gelditzen zaion denboraren arabera.

Bizitza Ziklorako planetan egindako ekarpenek zerga-onura zuzen eta garrantzitsuak dituzte, betiere legez ezarritako mugekin.

LABORAL Kutxak Bizitza Ziklorako aurreikuspen-planen hiru modalitate eskaintzen ditu, 2.030 eta 2.045 tartean erretiroa hartzea aurreikusten duten bezeroei zuzenduta. Horrela, are gehiago zabaltzen du aurreikuspenaren esparruko bere eskaintza zabala. 50 pentsio- eta aurreikuspen-planen partaide dira 133.703 bezerotik gora, eta irailaren amaieran ondare metatua 1.600 milioi eurotakoa izan da guztira.

Hartara, LABORAL Kutxak aurre hartu dio Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko 5/2012 Legea garatzeko Araudia onartu zuen Eusko Jaurlaritzaren Dekretu Proiektuari, bertan ere ekarpenen egileen aurrezkiak adinaren arabera dibertsifikatzeko ideian sakontzen baita. Izan ere, Proiektuaren testuan ageri denez, “plan bakoitza, lehentasunez, bazkideen erretiro-aurreikuspenen arabera zehaztuko da; bereziki, erretiro arrunteko adinera arte falta diren urteen arabera.