Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Familien konfiantza maila azken sei urteetako baxuena da

  • EAEko familien konfiantza maila azken sei urteetako baxuena izan da 2020ko laugarren hiruhilekoan (-33 puntu), eta 2008-2013 aldiko krisian izandako antzeko balioetara itzuli da.

 

  • 2020an zehar asko kaltetu da familien konfiantza maila: lehenengo (-1) eta laugarren hiruhilekoen (-33) artean, konfiantza-indizeak 32 puntu galdu ditu. Jaitsiera hori 2008an erregistratutakoa baino handiagoa izan da; urte hartan, -21eko jaitsiera gertatu zen epe berean.

2020an, inflexio-puntua ezarri da EAEko familien konfiantza berreskuratzeko. Bost urteko hobekuntzaren ondoren, covid-19ak sortutako krisiak 2008ko krisiaren ezkortasun mailara itzuli ditu.

Hala, EAEko Kontsumitzaileen Konfiantza Indizeak erakusten du, hiruhilekotik hiruhilekora, bere konfiantzaren narriadura (-1, -24, -30 eta -33, hurrenez hurren). Jarrera eszeptikoa da 2021era atzeratu den susperraldiaren aurrean.

Zer iritzi dute EAEko familiek datozen hamabi hilabeteetako bilakaera sozioekonomiko orokorrari buruz?

  • EAEko familiak (-33), Estatuan bezala (-28), EB-27 (-18), Alemania (-11), Frantzia (-16) edo Erresuma Batua (-22) ezkorrak dira. Gainera, laugarren hiruhilekoan aurreikuspenak okertu egin dira, pandemiaren bigarren olatuaren eta ezarritako euste-neurrien ondorioz.

Zein faktorek eraikitzen dute EAEko familien konfiantza eta horren bilakaera?

  • Ingurunearen egoeraren balorazioak okerrera egin du: ekonomia orokorrari     (-50) eta enpleguari (-60) buruzko itxaropenak hondoa jota daude eta ez dute hobera egin hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta (-45 eta -58 puntu, hurrenez hurren).
  • Etxeko egoeraren balorazioa ez da hain ezkorra: etxeko ekonomiari eta aurrezteko gaitasunari buruzko itxaropenak ez dira hain negatiboak (-17 eta     -5) eta azken hiru hiruhilekoetan ez dute ia okerrera egin.
  • Baina datuek erakusten dute krisia moteldu egin dela: Gizarte Segurantzako afiliazioa (959.181 pertsona) eta erregistratutako langabezia azaroan (132.436 pertsona) otsailean (973.152 eta 117.239) baino okerragoak dira, baina nabarmen hobetu dira abuztuarekin alderatuta (938.585 eta 146.450, urteko erregistrorik txarrenak). Bestalde, Eustatek berretsi egin du EAEko BPGk 2020ko hirugarren hiruhilekoan (+% 15,5) izandako urte arteko gorakada.

Nola eragiten du konfiantza-galerak familiaren gastuan eta inbertsioan?

  • Familiek inflazioaren nolabaiteko gorakada aurreikusten dute (-23) eta erosketa une negatiboaren balorazioa mantentzen dute (-13); bi adierazle horiek okerrera egin dute hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.
  • Erosketa handiak egiteko itxaropenak hobera egin du, baina negatiboa izaten jarraitzen du (-12), eta etxebizitza edo autoa erosteko asmoaren atonia sendotu da.
  • Etxeetako kontsumoa eta inbertsioa murriztu egin dira: urtarriletik urrira bitartean % 14 etxebizitza gutxiago saldu dira, eta urtarriletik azarora bitartean, ibilgailuen salmenta % 26 jaitsi da, 2019ko aldi berdinekin alderatuta.

Laburbilduz, 2020ko laugarren hiruhilekoan, euskal familiek beren itxaropenak egokitu dituzte covid-19aren kudeaketak baldintzatutako errealitatera (bigarren olatua, hirugarren olatua), jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren susperraldiaren azkartasuna eta indarra zehaztuko duena.

2o2o. urteak geldiarazi egin ditu etxeetako kontsumo- eta inbertsio-erabakiak, aurreztearen aldeko apustua eginez (historikoki maila altuetan). Baieztatu egin da osasun-krisiaren kontrola izango dela egitura ekonomikoarekiko erabat exogenoa den krisiaren konponbidea.

https://korporatiboa.laboralkutxa.com/src/uploads/2020/12/CEC_2020-IV-Hiruhilekoa_Txostena.pdf