Prentsa oharrak
Euskal enpresen konfiantza baikortasunean mantentzen da
Euskal enpresen konfiantza-indizea 53,6an kokatu da. Hau da, aurreko hiruhilekokoa baino txikiagoa, 55,6koa izan baitzen. Beraz, enpresek ikuspegi baikorra dute ekonomiaren bilakaerari buruz, 2025eko lehen hiruhilekoari begira. Indizearen balioa 50etik gorakoa izateak jarduera hedatzen ari dela adierazten du. Gainera, balioa handiagoa da eurogunean lortutakoa baino (50eko datua lortu zen urrian), eta Estatuan baino zertxobait txikiagoa (55,2koa, urrian ere).