Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL Kutxaren Online Bankak 250.000 erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu

 

  • LABORAL Kutxak eskainitako datuen arabera, erakundeko bezeroen % 25ek baino gehiagok LABORAL Kutxaren Online Banka erabiltzen du
  • Urte bakar batean, telefono mugikorretik eta tabletetatik Online Bankara egindako sarbideen kopurua bikoiztu egin da

 

2014ko abuztuaren 20a. Entitatearen 250.000 bezerok baino gehiagok LABORAL Kutxaren Online Banka erabiltzen dute.Bezero horietatik erdiek Banka Mugikorretik egiten dute, kutxazainen, bulegoen eta Telebankaren gisako zerbitzu tradizionalak ahaztu gabe, zeregin garrantzitsua betetzen jarraitzen baitute.

LABORAL Kutxa Online BankaInterneten erabilera gora egiten ari da bankuen sektorean.Entitatearen bezeroek gero eta gehiago baloratzen dute kanal digitalek eskaintzen dizkieten zerbitzu pertsonalizatua eta erosotasuna.LABORAL Kutxak egindako txostenaren arabera, Online Bankaren ohiko 250.000 erabiltzaileen artean % 100ek bere saldoa kontsultatzeko erabiltzen du eta % 92,4k mugimenduak kontsultatzeko.Gehien egiten diren eragiketei dagokienez, intsuldaketak eta transferentziak (% 38), laburpenen kontsulta (% 27,2), mugikorraren kargak (% 1,7) edo maileguen eta txartelen kontratazioa ditugu, azken horiek neurri txikiagoan gauzatu arren.

Banka Mugikorra, bigarren kanal erabiliena

Gailu mugikorrek eginkizun sinpleak egiteko eskaintzen duten erosotasuna ere baloratzen dute LABORAL Kutxaren bezeroek, bankuko informazioa bilatzeko orduan, adibidez.Saldoaren kontsultak egiteko mugikorra erabili ohi duten erabiltzaileen kopurua 150.000koa da, hau da, ohiko erabiltzaileen % 100a.Dena den, beste zerbitzu batzuk ere gero eta gehiago erabiltzen dira, hala nola, mugimenduen kontsulta (% 96,46) eta intsuldaketak eta transferentziak (% 20).Beste zerbitzu azpimarragarri batzuen artean, mugikorra kargatzeko zerbitzua (% 10) eta produktuen kontratazioa (20 mailegu hilabetean) ditugu, azken hori neurri txikiagoan erabili arren.

Banka Digitalaren Munduko Inkestako datuen arabera, banka mugikorreko erabiltzaileen kopurua % 64 handituko da hurrengo bi urteetan.Zentzu horretan, eta LABORAL Kutxak egindako azterlanetik eratorritako datuen arabera, telefono mugikorretik eta tabletetatik Online Bankara egiten diren sarrerak bikoiztu egin dira urte bakar batean.

Gaur egun, banka kooperatiboak Banka Mugikorraren aplikazioaren doako deskarga eskaintzen du. Horrek mota guztietako zerbitzuak ahalbidetzen ditu, hala nola, ordainketak eta transferentziak egitea, minutu bakar batean mugikorraren bidez mailegu bat kontratatzea, edo aseguru-polizak ikusi eta gailutik bertatik parte ematea.

Orain arte aplikazioaren 150.000 deskarga baino gehiago egin dira eta erabiltzaileek eta bezeroek 4,20ko balorazioa eman diote 5etik.Aplikazio horrek bezeroarengana gerturatzeko aukera ematen du, inolako zalantzarik gabe.

Kutxazainak eta Telebanka

Kanal digitaletako erabiltzaileen kopuruak gora egiten duen bitartean, sukurtsalen edo bankaren sistema tradizionalek zeregin garrantzitsua izaten jarraitzen dute, dirua atera edo eguneratzeko eragiketei dagokienez batez ere.LABORAL Kutxaren bezeroek 772.000 eragiketa egiten dituzte hilean, batez beste, kutxazain automatikoen bitartez: libretaren eguneraketak (% 49,22), libreta bidezko diru-ateratzeak (% 28), txartel bidezko diru-ateratzeak (% 20) eta dirutan egindako diru-sarrerak (% 2,5).

LABORAL Kutxak kanal-aniztasunaren aldeko apustua egiten du

LABORAL Kutxak ahalegin teknologikoa egiten jarraitzen du bere bezeroei zerbitzu bizkor bat eskaintzeko helburuarekin, horretarako modu intuitiboan eta praktikoan diseinatutako ekimen digitalak erabiliz.

LABORAL Kutxaren erronka nagusia bere bezeroentzako zerbitzurik onena lortzea da, banka mugikorraren eta sukurtsaletako arreta fisikoaren arteko integrazio orekatua bilatuz, betiere erabiltzailearen esperientzia hobetuz eta zerbitzuan etenik egin gabe.Horren emaitza gisa, duela hilabete bat web berria abiarazi zen, diseinu berria, abantaila gehiago eta nabigazio intuitiboagoa eskaintzen dituena.Baina batik bat, sarean duen presentzia indartzeko eta bezeroei online zerbitzurik onena eskaintzeko helburua du.