Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Julio Gallastegui, Euskadiko Kutxako Zuzendari Nagusi berria

Julio Gallastegui, nuevo Director General de Caja Laboral

Julio Gallastegui, Euskadiko Kutxako Zuzendari Nagusi berria

Euskadiko Kutxako Kontseilu Errektoreak, gaur egindako bilkuran, Julio Gallastegui Entitateko Zuzendari Nagusi izendatzea erabaki du.

Julio Gallastegui Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen eta 52 urte ditu.

Gaur egun, Lagun Aro EPSV Mutualitateko Zuzendari Nagusia eta Euskadiko Kutxaren Kontseilu Errektoreko Lehendakariordea da. Lehenago, erantzukizun handiko hainbat kargu bete ditu Euskadiko Kutxan, hala nola honako hauek: Plangintza Zuzendaria, Idazkari Nagusi Teknikoa, Enpresen Bankako Zuzendariorde Nagusia eta, azkenik, Euskal Herriko Sareko Area Komertzialeko Zuzendaria.

Kargu horietan guztietan finantza-munduari eta Entitateari buruzko ezagutza luze eta sakona hartu du, eta hori funtsezko alderdia da Euskadiko Kutxak ziklo berriari begira jarraitu beharreko etorkizuneko estrategia diseinatzeko.

Julio Gallasteguik azken hiru ekitaldietan Zuzendaritzan jardun duen Elias Atutxa ordezkatuko du. Atutxak bestelako zereginak beteko ditu MONDRAGON Korporazioaren barruan. Kontseilu Errektoreak aintzat hartzen du Elias Atutxak egindako lana, finantza-sektorearentzat bereziki zaila izan den ingurune batean, eta eskerrak eman nahi dizkio horregatik.