Prentsa oharrak
GAZTEMPRESAk 15 urte (Euskadiko Kutxaren Gizarte Proiektua)
15 urteko ibilbidean, Gaztempresa Fundazioak 60 milioi euro eman ditu kreditu bigunetan, gazte hasiberriei negozio txikiak martxan jartzen laguntzeko.
Euskadiko Kutxak autoenplegua sustatzeko sortutako proiektua da Gaztempresa Fundazioa.
Euskadiko Kutxak gaur arte emandako diru-laguntzari esker, 2.000 enpresa berri baino gehiago eta ia 4.000 lanpostu berri sortu dira.
Ildo horretan, Josu Arraiza Fundazioaren Presidenteak Plan Estrategiko berria aurkeztu zuen Bilbon, urriaren 16an. Datozen lau urteetan 2.000 enpresa berri sortzea izango da proiektuaren helburu nagusia eta hainbat berrikuntza ere izango ditu; adin orotako hasiberrientzako eta negozioak zabaldu nahi dituzten enpresentzako laguntza zerbitzua irekiko da, esaterako.
Inmaculada Ramos Gaztempresako Gerenteak adierazi zuen Fundazioaren zerbitzuak eskuratzeko baldintza bakarra dagoela: aurkeztutako proiektuek enplegua edo autoenplegua sortzea izan behar dute helburu.
Programa honekin sorturiko negozioek arrakasta handia izan dute orain arte. Ildo horretan, negozio gehienak zerbitzuen sektorekoak eta merkataritzakoak izan dira eta horietatik % 80 martxan daude oraindik.