Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Familien konfiantza balio positiboetan finkatzen da

  • Konfiantzak hobetzeko prozesuan jarraitzen du: 3 punturekin oso hazkunde txikia (+1) erregistratu du
  • Seihilekoko batezbestekoaren baldintzak kontuan hartuz, konfiantza-indizea 2,5 puntukoa izan da, 2018ko eta 2017ko balioak baino handiagoa (+1,5 eta +1, hurrenez hurren)

 

Zer iritzi dute euskal familiek datozen hamabi hilabeteetako gizarte- eta ekonomia-bilakaera orokorrari buruz?

Bigarren seihilekoan euskal familien konfiantza balio positiboetan finkatzen da (+3, +1 puntu), eta 2014ko lehen hiruhilekotik bigarren daturik onena da. Argi eta garbi, Estatuaren (-5), EBren (-7), Frantziaren (-10), Erresuma Batuaren (-10) eta Alemaniaren (-1) balioetatik bereizten dira, balio negatiboak baitituzte eta ia ez dute hobera egiten, bere horretan gelditzen dira.

Zer faktorek taxutzen dute euskal familien konfiantza eta bilakaera?

  • Euskal familiek adierazi dute ekonomiak, oro har, bide ona hartuko duela (+3, 1 puntu), eta irizten dute langabeziak behera egiten jarraituko duela (+8, +4 puntu). Egiaz, maiatzera arteko datuek adierazten dute (urte arteko tasan) erregistratutako langabezia murriztu egin dela (% -7,3) eta afiliazioak, berriz, gora egin duela (% +1,8).
  • Egoera horrek bide ematen du euskal familiek familiaren ekonomian konfiantza berresteko. Konfiantza horrek neutraltasun-balorazioa jaso du (0, -1 puntu), aurrezteari buruzko igurikimen positiboarekin batera (+4, +5 puntu).
  • Hala, 2019ko bigarren hiruhilekoaren balantzean, ikus daiteke euskal familien konfiantza positiboa dela, eta 2014tik izandako erregistrorik onenak dituela. Eta batez ere, lehen aldia da konfiantza hori osatzen duten lau indize partzialek balio positiboak eta aldeko bilakaera dituztela.

Nola eragiten du familien konfiantzak gastu- eta inbertsio-erabakietan?

  • Euskal etxeen ustez, prezioek gora egiten jarraituko dute orain arte bezala (-17) eta inflazio-gorakadarik aurreratu gabe. Emaitza hori bat dator KPIk azken hilabeteetan izandako bilakaerarekin (% 1,7, apirila).
  • Euskal familiek erosketa unea (-3) eta erosketa handiak egiteko igurikimena balio pixka bat negatiboekin baloratzen dituzte oraindik. Bi kasuetan, familiaren ekonomiari buruz egiten duten baloraziotik (0) oso gertu daude emaitzak, eta hobetzen eta konfiantza-baloreekin (positiboak) bat egiten ari dira.
  • Era berean, etxebizitza edo ibilgailua erosteko asmoa (% 2,6 eta % 5,5) duten familien taldea pixkanaka hobetzen ari da, eta 2017ko eta 2018ko urteko batez besteko erregistroak hobetzen ari da (bi urteetan % 1,8koa izan zen).
  • Urte hasieran eskuragarri zeuden datuek adierazten dute ibilgailu berrien matrikulazioa hazi egin dela (% +8,5, II. hiruhilekoan), bai eta etxebizitzen salerosketa ere (% +28,4, I. hiruhilekoa), aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Laburbilduz, urteko bigarren hiruhilekoan, berretsi da euskal familien konfiantza balio positiboetan sendotzeko bidean dagoela. Sendotze horren oinarri dira konfiantza osatzen duten indize partzialak, eta horien artean, azpimarragarriak dira ekonomia orokorraren bide onari, langabeziari eta aurrezteko gaitasunari buruzko igurikimenak. Egoera horretan, familien erosteko eta inbertitzeko igurikimenek hobera egin dute, eta berretsiz joango dira, familien baldintzek (enplegua eta diru-sarrerak) bere horretan jarraitzen duten neurrian.

 

Txosten osorako esteka:

https://korporatiboa.laboralkutxa.com/src/uploads/2019/06/CEC_2019-II-Hiruhilekoa_Txostena.pdf