Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Kutxak 2008ko Euskaldun Unibertsala saria eman diote Juan M. Arzak sukaldariari

Argazkian, ezkerraldean Juan Mª Otaegi, Euskadiko Kutxako Presidentea, erdian, Juan Mª Arzak, 2008ko Euskal Unibertsala, eta eskuinean, Juan José Ibarretxe, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria.

Gastronomia eta, bide batez, Euskal Herriaren irudia munduan zehar hedatzen egin duen lana aitortzea du xede sariak.

Sukaldari entzutetsuak Gasteizen jaso zuen saria, Ibarretxe lehendakariaren eta Euskadiko Kutxako lehendakari Juan Maria Otaegiren eskutik.

Juan M. Arzakek senitartekoak eta adiskideak lagun zituela jaso zuen aitorpena, eta sukaldari guztiei eskaini zien. Ez ziren falta, halaber, haren sukaldari kide ugari, Gipuzkoako ordezkari politikoak eta Eusko Jaurlaritzako zenbait sailburu.

Txillida eta Oteiza eskultoreek, Ainhoa Arteta sopranoak eta Bilboko Guggenheim museoak jaso zuten aurreko ekitaldietako saria.

Aurten, merezimendu osoz, sukaldaritzara joan zaigu saria, euskal kulturaren eta tradizioaren euskarrietako batera. Izan ere, gure mugetatik kanpo ere betidanik izan izan du onarpen handia.