Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Eusko Ikaskuntza- Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia XIV. Sariaren deialdia

Eusko Ikaskuntza – Euskadiko Kutxa saria 1995ean sortu zen Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia alorrean aktibo jarraitzen duten curriculum nabarmenenak saritzeko. Saritutako pertsonaren lan osoak Euskal Herriko kultur garapenean modu eraginkorrean eragina izan behar du.
Euskal kulturan urtero ematen den sari prestigiotsuenetako bat da, zientzia eta sorkuntza alorrean. Epaimahaia honokoek osatzen dute: Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria, Euskadiko Kutxako Zuzendari Nagusia, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorea, Deustuko Unibertsitateko Errektorea, Nafarroako Unibertsitateko Errektorea, Pau eta Adour Herrialdeetako Unibertsitateko Errektorea, Mondragon Unibertsitateko Errektorea, Urruneko Hezkuntza Unibertsitate Nazionaleko Errektorea. Gainera, zientzia ebaluazioan espezialista diren bi adituk parte hartuko dute epaimahaian.
Hautagaitzak modu pertsonalean edo hirugarren pertsonek aurkeztu ditzatekete, erakunde edo unibertsitate departamentuek, zientzia eta kultura erakundeek. 20.000 euroko sari bakarra emango da.
2008ko ediziorako curriculumak aurekzteko epea apirilaren 30ean amaituko da.

Pertsona sarituak:

  • 2007 Gregorio Monreal Zia
  • 2006 Maïté Lafourcade
  • 2005 Nestor Basterretxea Arzaduni
  • 2004 Juan San Martín
  • 2003 Gurutz Jauregui
  • 2002 Bernardo Atxaga
  • 2001 Juan Garmendia Larrañaga
  • 2000 Miguel Artola
  • 1999 Eduardo Chillida
  • 1998 Jesús Altuna, Juan Plazaola
  • 1997 Luis Villasante Kortabitarte
  • 1996 Álvaro d’Ors
  • 1995 Julio Caro Baroja

Oinarriak:

http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/premios/

Prentsa informazioa:

943-32-19-03 / 649-57-11-29