Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Euskal Herria – Bihotz Solidarioa

“EUSKAL HERRIA, BIHOTZ SOLIDARIOA” proiektua hainbat ekimenez osatuta sortu da. Haien helburuak honako hauek dira:

  • Irabazi asmorik gabeko elkarteen arazoak ezagutaraztea.
  • Euskal gizarte-erakundeek egoera ahuleko taldeekin egindako lana sustatu eta hedatzea.
  • Gizartea kontzientziatu eta sentsibilizatzea (edonork lagundu dezake eta edonor egon daiteke inoiz laguntza beharrean).
  • Arabako eta Bizkaiko gizarte-erakundeek sustatutako gizarte-proiektuak (irabazi asmorik gabeak) finantzatzea.
  • Boluntarioz osatutako irabazi asmorik gabeko erakundeek aurkeztu ditzakete euren proiektuak, betiere haien lanaren xedea gizarte-egoera ahuleko taldeei laguntzea den bitartean.

Gizarte-talde hauek aintzat hartzen dira:

  • Enplegua: ezgaituak laneratzea.
  • Gaixotasunek eta ezgaitasun fisiko edo psikikoek eragindako pertsonei laguntzea.
  • Baztertuta edo gizartean baztertzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea.
  • Etorkinei gizarteratzen laguntzea.
  • Tratu txarren biktimak (emakumeak eta haurrak).
  • Mendekotasunen bat duten adinekoei laguntzea.
  • Gizarte-bazterketako guneetako haur eta nerabeei zuzendutako asistentzia- eta prebentzio-proiektuak.

Proiektuak jasotzeko azken eguna: 2008ko ekainaren 30a.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, sartu web gune honetan:

http://servicios.elcorreodigital.com/alma-solidaria/