Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Euskal familien konfiantzak hobetzeko joera hartu du bigarren hiruhilekoan

Zer iritzi dute EAEko familiek hurrengo hamabi hilabeteetarako bilakaera sozioekonomiko orokorrari dagokionez?

  • Euskal kontsumitzaileen konfiantza apur bat hobetu da (-3, ehuneko +4 puntu), eta oraindik ere balio negatibotan dagoen arren, atari positibotik gertu dago. Gainera, azken bi urte eta erdian izandako datu onena da.
  • Ia konfiantzazkoa den posizio hori EB-28ko herrialdeetako (-6), Estatuko (-4) eta Alemaniako (-4) familien artean izandakoaren antzekoa da, baina ez da Erresuma Batuko egoerara (0) iritsi. Frantziako balioak, aldiz, oso ezkorrak dira (-15).

Zergatik gelditu da EAEko familien konfiantza?

  • Lan-merkatuarekin lotutako datuak (afiliazioa, erregistratutako langabezia) hobetu egin dira eta, enpleguaren igurikimenarekin lotuta, pertsonen konfiantzan eragina izaten hasi dira. 2014. urtetik balio onena lortu dute, 9ra arte igota (ehuneko +8 puntu).
  • Familiako ekonomiaren (-5, ehuneko +4 puntu) eta aurrezteko gaitasunaren (-11, +4) inguruko igurikimena hobetu egin da nahiz eta oraindik ere balio negatibotan dagoen. 2015ean eta 2016ko lehen hiruhilekoan izandako datuak baino nabarmen hobeak dira eta, batez ere, aipatu beharrekoa da ekonomia orokorraren balorazioa ez dela okertu (-7, +1).
  • EAEko familien konfiantza hobetu egin da enpleguaren susperraldiak izandako sendotasunari esker nahiz eta ez den susperraldi ekonomiko handia aurrez ikusten. Igurikimen horiek familiako ekonomiaren eta aurrezteko gaitasunaren inguruko balorazioa hobetu egin dute, baina ez nahikoa.

Nola eragiten du etxeetako konfiantzak gastu eta inbertsiorako erabakietan?

  • Euskal familiek aurreko urtekoa baino inflazio gutxiagoko testuingurua aurrez ikusi dute; hau da, ez dute prezioetan igoerarik espero, KPIaren, Euriborraren edo erregaien datuekin bat etorrita (erreferentzia minimo historikotan daude).
  • Enplegu gehiago eta prezio baxuagoak izango direla dioen aurreikuspen horrek hobetu egin du etxerako erosketa esanguratsuak egiteko oraingo unearen inguruko balorazioa (-7, ehuneko +4 puntu), baina ez erosketa horiek egiteko igurikimena bultzatzeko adina. Oraindik ere balio negatibotan (-14) dago eta 2015ean izandakoaren antzekoa da (-12).
  • Azkenik, etxebizitza erosteko asmoak geldi jarraitzen du (familien % 2k baloratu du erosketa hori gutxi gorabehera), baina ibilgailua erosteko asmoa suspertu egin da (% 5ek ziur dio, % 1ek probabletzat jo du). Datu horiek azken bi urteotako zifra bikoiztu dute.

Laburbilduz, 2016ko bigarren hiruhilekoan euskal familien konfiantza hobetu egin dela esan dezakegu. Enpleguaren hazkundearekin lotutako igurikimena izan da horren oinarria, ekonomia orokorraren bilakaeraren inguruko eszeptizismoa konpentsatu baitu. Bi faktore horiek erabakigarriak dira etxeko ekonomiaren bilakaeraren eta aurrezteko gaitasunaren inguruko zuhurtziarako. Horren ondorioz, familiarentzako erosketa esanguratsuak egiteko eta etxebizitzan inbertitzeko erabakiei eusteko joera dago. Hori bai, aipatu beharrekoa da autoa erostearekin lotutako igurikimena hobetu egin dela.

Txosten osorako esteka:

Euskal Kontsumitzaileen Konfiantza: 2016ko 2gn hiruhilekoa