Prentsa oharrak
EUSKAL FAMILIEN KONFIANTZAK GELDITZERA EGIN DU
2018ko hirugarren hiruhilekoan konfiantzak zertxobait okerrera egin duela berretsi da. Hain zuzen ere -0,5ean geratu da, eta aurreko hiruhilekoari dagokionez balioa zertxobait galduta (-1,5p)
2017ko eta 2018ko lehen hiru hiruhilekoen batez bestekoa antzekoa da (1, bi kasuetan) eta neutraltasunaren baitan kokatzen da, baikortasunerantz aurrera egin gabe
Zein da euskal familiek datozen hamabi hilabeteetako bilakaera sozio-ekonomiko orokorrari dagokionez duten iritzia?
2018ko hirugarren hiruhilekoan, euskal familietako kontsumitzaileen konfiantzak (-0,5, -1,5pp) gelditzera egin du. Estatuko (-1) eta UE-28ko (-1) inguruko kontsumitzaileek partekatutako jokaera da hori. Urteko azken hiruhilekoaren zain, badirudi 2018. urteak aurrera egin ahala, kontsumitzaileen konfiantzan jarritako hobekuntza-bultzada ahultzen ari dela.
Zer faktorek osatzen dute euskal familien konfiantza eta bilakaera?
- Euskal kontsumitzaileen ustez, enpleguak (5) eta egoera ekonomikoak (1) hobetzen jarraituko dute, baina aurreko hiruhilekoetan baino erritmo baxuagoan.
- “Kanpo” egoeran hobekuntzaren beheranzko balorazio hori “barne” baldintzen oso pertzepzio zuhurrarekin konbinatzen da. Horrela, familiako ekonomiari eta aurrezkiari buruzko igurikimenak balio negatiboetan jarraitzen dute, baina balio positiboetara iristen ez den hobekuntza-profil mantsoarekin.
- Azkenik, euskal familien ustez, prezioek bizkorrago egingo dute gora (-23), 2017ko lehen hiruhilekotik aurreratzen ari diren gorakada inflazionista, eta prezioen bilakaerari buruzko datuak (KPI), eta batez ere, energia-datuak, ari dira hori berresten.
- Euskal familien konfiantzak gelditzera egin du eta hobekuntza-bultzada galdu da: badirudi udako oporraldien itzulerak kontsumitzaileen igurikimenak zapuztu dituela, eta datu hori bat dator erregistratutako Gizarte Segurantzarako eta langabeziako afiliazio-datuen hedapenarekin (Euskadi, abuztua). Urte arteko jokabide ona mantentzen baldin badute ere (% +1,9 eta % -7,2), aurreko urteetakoa baino hilabete arteko emaitza zertxobait okerragoa erakusten dute (% -1,4 eta % +2,1).
Familietako konfiantzak nola eragiten du gastuaren eta inbertsioaren erabakietan?
- Konfiantzari eusteko testuinguru honetan, euskal kontsumitzaileek erosketa unearen balorazioa okertu egin dute (-15, -4pp) eta era berean, aurreratu dute erosketa handiak edo garrantzitsuak egitea negatiboan mantentzen dela (-7).
- Euskal familien % 2,5ek etxebizitza erosteko asmoren bat du eta % 5,9k ibilgailua erosteko asmoa; bi kasuetan, aurreko bi hiruhilekoetan erregistratutakoen oso antzeko zifrak dira.
- Erosteko asmo horren aurrean, 2018an, gora egin du ibilgailuen matrikulazioak (urtarrila-abuztua, % +15) eta etxebizitzen salerosketak (urtarrila-ekaina, % +11); hala ere, lortutako bolumenak 2008ra arte erregistratutakoak baino baxuagoak dira.
Laburbilduz, hirugarren hiruhileko honetan, euskal familiek konfiantzaren hobekuntza geldiarazi dute. Horren arrazoietako bat jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren berreskuratzearen igurikimenak okerrera egitea izan da. Hori ezin dezake negatiboan dagoen familiako ekonomiaren eta aurrezkiaren gaineko igurikimenak konpentsatu. Hau da, konfiantza berreskuratzearen ahultasuna nabarmentzen da, ingurunearen baldintzei emandako indarrak oso baldintzatuta. Hori kontuan izanik, ezin da esan gastu- eta inbertsio-erabakien berreskuratze garrantzitsurik izango denik.