Prentsa oharrak
Euskal familien konfiantza sendotu egin da 2017ko lehen hiruhilekoan
Zer iritzi dute EAEko familiek hurrengo hamabi hilabeteetarako bilakaera sozioekonomiko orokorrari dagokionez?
- urtearen hasieran, EAEko familiek bilakaera sozio-ekonomiko orokorraren inguruan duten konfiantza sendotu egin dute eta aurreko hiruhilekoko balioa errepikatu egin da (-3). Portaera eta iritzi horiek bat datoz Estatuko (-3) eta EB-28ko (-5) familiek adierazitakoarekin.
Zein dira EAEko familien konfiantza eta horren bilakaera osatzen duten faktoreak?
- EAEko familien konfiantzaren oinarria enpleguaren bilakaeraren igurikimen positiboa (10, ehuneko +1 puntu) izan da; zortzi hiruhilekoz jarraian, bilakaera positiboa izan du eta 2014ko balio ezkorretatik aldendu da. Horri, gainera, ekonomia orokorraren bilakaeraren igurikimenean izan den hobekuntza gehitu behar diogu (-3, ehuneko +1 puntu). Oraindik ere negatiboa den arren, 2014ko eta 2015eko iritzitik aldendu da.
- Bi kasu horietan, EAEko ekonomiaren (% +3,1) eta enpleguaren bilakaerari (% +1,9) buruzko datuek zein erregistratutako langabezia-jaitsierak (% -9,9, otsailean) EAEko familien igurikimenak hobetzen lagundu dute.
- Bestalde, urteko lehen hiruhileko honetan, familiako ekonomiaren inguruko igurikimena nabarmen okerragotu da (-8, ehuneko -5 puntu) eta, ondorioz, enpleguaren eta ekonomia orokorraren igurikimena hobetu den arren, aurrezkiaren bilakaeraren inguruko igurikimena oraindik ere balio negatibotan (-12) dago.
- Hitz gutxitan esanda, EAEko familien artean sendotzen ari da konfiantzaren susperraldia eta, batez ere, bi igurikimen hauen inguruan: enplegua hobetzearekin lotutakoa eta oro har jarduerarekin lotutakoa. Horrekin guztiarekin lotuta, kontuan izan behar da nabarmen okertu dela prezioen bilakaeraren inguruko igurikimena (-29, ehuneko -23 puntu). Hori guztia bat dator energia-kostuaren albisteekin eta KPIaren igoerarekin (% +1,5 eta % +2,9 abenduan eta urtarrilean).
- Azkenik, kontuan izan behar da urte-sasoiak ere agian eragina izan duela; izan ere, lehen hiruhilekoa izaten da urte osoan “konfiantza gutxien” agertzen duena. Horixe gertatu izan da, adibidez, 2014an, 2015ean eta 2016an.
Nola eragiten du familien konfiantzak gastu eta inbertsiorako erabakietan?
- 2017ko lehen hiruhilekoak inflexio-puntua eragin du EAEko familiek unearekin eta erosketa handiak egiteko asmoarekin lotuta adierazitako balorazioan: lehen adierazlea datu positibotan sartu da (+9) eta bigarrena, erosketa handiak egitearekin lotutakoa, neutroa (0) da. Ondorioz, azken hiru urteotako balio negatiboen bolada hautsi da.
Horrenbestez, familien portaeran aldaketa gertatu dela esan dezakegu. Ondorioz, berehalakoa eta egunerokoa den kontsumoak izandako susperraldiaz gain, baliteke erosketa handiak edo kontsumo handikoak egitekoa gehitzea. Hobekuntza hori 2016. urtean ere modu arinean ikusi genuen ibilgailuak erosteko asmoari dagokionez eta, itxuraz, pixkanaka etxebizitzarantz hedatu da (familien % 3,8k adierazi du erosteko asmoa izan dezakeela), baina oraindik ere oso maila baxutan dago.