Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

EUSKAL ENPRESEN KONFIANTZA HANDITU DA

 

Euskal enpresen hiruhileko konfiantza-indizea 55,6an kokatu da. Hau da, aurreko hiruhilekokoa baino handiagoa, 47,4koa izan baitzen. Beraz, enpresek ikuspegi baikorragoa dute ekonomiaren bilakaerari buruz, 2024ko laugarren hiruhilekoari begira. Indizearen balioa 50etik gorakoa izateak jarduera hedatzen ari dela adierazten du. Gainera, balioa handiagoa da beste eremu geografiko interesgarri batzuetan lortutakoa baino, adibidez Espainian (53,5eko datua lortu zen abuztuan) eta eurogunean (48,9koa, irailean).