Konfiantza-indizea 53,6an kokatu da. Hau da, aurreko hiruhilekokoa baino txikixeagoa (54,6koa izan baitzen). Beraz, enpresek ikuspegi baikorra dute ekonomiaren bilakaerari buruz, 2025eko laugarren hiruhilekoari begira. Indizearen balioa 50etik gorakoa izateak jarduera hedatzen ari dela adierazten du. Gainera, balioa handiagoa da eurogunean lortutako baino (51,2ko datua lortu zen irailean), eta Estatuan lortutakoaren antzekoa (53,8ko datua, irailean).