Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Euskal Enpresaren Topaketa Saria 2009ko Edizioa

“EUSKAL MANAGER SARIA”

Euskadin bizi den pertsona fisiko bizi batek bere enpresari eskainitako ardura aitortu eta ezagutaraztea du helburu sariak, dela lehen belaunaldiko ekintzailea, enpresa-oinordetzaren jarraitzailea edo denboran zehar enpresan nabarmendutako kudeatzailea.

Sariak honako balio hauek aintzatesten ditu: enpresaren buruzagitzan lortutako arrakasta eta jarraitutasuna, kasu askotan ondarea arriskuan jarriz eta betiere iraunkortasunez eta adore handiz lan eginez; enplegua sortzea, hari eustea eta etengabeko prestakuntza eskaintzea; eta azkenik, enpresa lehian ari den merkatuetan produktua eta kudeaketa bereizteko erabilitako sormena eta berrikuntza.

2009ko edizioan, epaimahaiak iritsi dio ezaugarri horiek guztiak biltzen dituen enpresaburua honako hau dela: José Miguel Lanzagorta, Norbegako kontseilari ordezkaria.

“BERRIKUNTZARI ESKAINITAKO SARIA”

Enpresa-kudeaketari lotutako edozein alorretako elementu berritzaileak (produktuen sorrera, estrategiak, zerbitzuak, enpresaren gizarte-erantzukizuna…) erabilita arrakasta lortu izanagatik nabarmendutako enpresa, ezinbestean Euskadin  kokatua, bereizten du sariak.

Epaimahaiaren iritziz, saria merezi duen enpresa hau da: PROGENICA.

“BIZITZA OSOA ENPRESARI ESKAINI DIOTENEI ESKAINITAKO SARIA”

Enpresaren iraupenari bizitza osoa eskaini dioten eta lanpostuak sortu, berritu eta enpresa kanpoko merkatuetara ireki duten enpresaburuen lanbide-ibilbidea omentzea du helburu sariak, direla jarduneko enpresaburuak edo erretiratuak.

Bere lanagatik eta ereduagatik saria irabazteko merezimendua duen enpresaburua honako hau dela uste du Epaimahaiak: Karmel Onandia.

“ANTOLATZAILEEN SARIA”

Haien jatorria edo kokalekua edozein dela ere, Euskadiren eta bere enpresen garapen ekonomiko eta sozialari lagundu dioten pertsona, erakunde edo enpresei antolatzaileek eskainitako aitorpen publikoa da saria.

Oraingoan, Epaimahaiak omenaldia egin nahi izan dio Igualatorio Médico Quirúrgicoari, azken 75 urteetan komunitateari egindako ekarpenagatik.

EKITALDIAREN BIDEOA:

Bideoa ikusi: http://www.youtube.com/cajalaboralcontigo#play/all/uploads-all/0/BmQ9gRAFEPY

httpv://www.youtube.com/watch?v=BmQ9gRAFEPY