Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Euskal Ekonomia – 2009rako aurreikuspenak

BPGaren hazkundeari buruzko aurreikuspenak, 2009rako

2009an atzeraldi globala izango dugula dirudi. Finantza-krisiaren  iraupenaren ondoriozko ziurgabetasun giroan, ekitaldi honetan % 2,1 haztetik  2009an % 0,6 haztera igaroko da euskal ekonomia. Halere, balio horrek Europako  batez bestekoa gaindituko du, eta horri esker, elkarganatze-prozesuan aurrera  egingo dugu.

Lan-merkatuari buruzko aurreikuspenak, 2009rako

2009an, ekonomiaren posizio ziklikoaren araberakoa izango da enpleguaren  portaera. Horrela, langabezia-tasa handitu egingo da 2008koarekiko, eta %  7,1era helduko da. Zifra hori, ziurrenik, Estatuko eta Europako batez bestekoak  baino hobea izango da

Prezioei buruzko aurreikuspenak, 2009rako

Erregaien prezioen txikitzea eta eskariaren krisia direla eta, 2009an  inflazioak arazo izateari utziko dio. Halere, Eurogunearekin dugun aldeak bere  horretan jarraituko du: datu txarra lehiakortasunaren ikuspegitik begiratuta.