Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Euskal Ekonomia 2009ko Txostena

Argazkiaren ezkerrean, Joseba Madariaga Azterketen Departamentuko Zuzendaria eta eskuinean, Xabier Egibar Euskadiko Kutxaren Negozio Garapenerako Zuzendaria

Argazkiaren ezkerrean, Joseba Madariaga Azterketen Departamentuko Zuzendaria eta eskuinean, Xabier Egibar Euskadiko Kutxaren Negozio Garapenerako Zuzendaria

Hona hemen Euskal Ekonomia 2009ko Txostenak jasotzen dituen hainbat datu:

– 2009. urtean, EAEko BPGa % 3,3 jaitsi da eta Nafarroako Foru Erkidegokoa % 2,5. Ehuneko horien arabera, garbi dago ekonomiak atzera egin duela EAEn, 2008ko laugarren hiruhilekotik 2009ko laugarren hiruhilekora. Nafarroako Foru Erkidegokoan, berriz, atzeraldia 2009ko hirugarren hiruhilekoan amaitu zen.

– Erorketaren arrazoia barne-eskariaren portaera izan da. Dena den, azpimarratzekoak dira urtean zehar dezelerazioak izan dituen ezaugarriak.

– Munduko merkataritzaren erorketaren testuinguruan, EAEko esportazioak eta inportazioak nabarmen erori dira, baina, kanpo-sektoreari esker, BPG globalaren atzeraldia txikiagoa izan da: zapi hamarren positibo, hain zuzen. Nafarroako Foru Erkidegoaren kasuan, bai esportazioek bai inportazioek atzerakada nabarmena izan dute 2009an, eta, EAEn baino beherakada txikiagoak izan diren arren, sektoreak orokorrean BPGari bost hamarren negatibo ekarri dizkio.

– Eskaintzaren ikuspegitik, bi erkidegoetan eraikuntzak eta industriak portaera ahula izan dutela esan behar da. Bestalde, zerbitzuen sektoreak nolabaiteko egonkortasuna erakusten du, 2008. urtearekin alderatzen badugu.

– Dena den, lan-merkatuko datuen arabera, jarduera ekonomikoak indarra galdu du, eta adierazle nagusiak nabarmen kaltetu dira. Horrela, EAEn lanpostu asko galdu dira (-% 6,4) eta langabeziaren tasa % 11raino igo da. Nafarroako Foru Erkidegoan, ostera, lanpostu gutxiago galdu dira (-% 4,7) eta langabeziaren tasa % 10,9raino igo da. Bi adierazle horiek are kaskarragoak izan dira Estatuan.

– Enpresa-emaitzek, krisialdiaren eragina jasan duten arren, errentagarritasun interesgarriak ematen jarraitzen dute. Horrela, mozkinen/salmenten eta mozkinen/fondo propioen ratioak, hurrenez hurren % 4,2koa eta % 7,3koa izan ziren 2009an, azken urteetan jarraipena egin zaien euskal industria-enpresa nagusietan. Tasa horiek aurreko urtekoak baino dezente txikiagoak dira.

Txostenaren aurkezpenaren bideoa ikusi: