Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Sariak

Euskadiko Kutxaren Deposito 6 jaulkipena

Euskadiko Kutxak gordailu berria kaleratu du: Depósito 6. Urtero % 6ko errendimendua lortzeko aukera eskaintzen duelako ezarri diogu izen hori.

5 urterako gordailua da, baina urtero ezezta daiteke. Edonola ere, hasierako inbertsioaren % 100 bermatzeaz gain, telekomunikazioen alorreko bi akzioren bilakaerari lotutako kupoia eskaintzen du. TELEFÓNICA eta FRANCE TELECOM etxeetako akzioak dira, hain zuzen.

Hona hemen gordailuaren ezaugarri nagusiak:

Errentagarritasuna: % 6 hasierako datatik igarotako urte bakoitzeko, bi akzioetako baten urteko irakurketaren bat hasierako prezioaren parekoa edo handiagoa izanez gero.

Gutxieneko inbertsioa: 3.000 euro.

Harpidetzeko epea: 2009ko azaroaren 4ra arte.