Prentsa oharrak
Euskadiko Kutxaren 10 Gordailuaren jaulkipena
- Euskadiko Kutxak 10 Gordailua jaulki du, % 10eko errendimendu metatua bermatzen duen arriskurik gabeko eperako ezarpena.
Ekaineko lehen jaulkipenaren 14 M€-ak astebetean estali ziren, eta uztailekoa 15 M€-tik 30 M€-ra zabaldu behar izan zen. Bezeroen eskaerari erantzun ahal izateko, Euskadiko Kutxak hirugarren jaulkipena merkaturatu du abuztuan.
10 Gordailuaren titularrak % 10eko errendimendu metatua jasoko du, inbertsioak dirauen bitartean. Euriborraren portaeraren arabera, % 10 hori gutxienez 2 urtean eta gehienez 5 urtean lortuko da.
Urtebeterako euriborraren bilakaera hartuko du erreferentziatzat gordailuak, eta % 10eko errendimendu metatua izango du.
Produktu honen epea bi, hiru, lau edo bost urtekoa izan daiteke (epealdi osokoa beti ere), eta gordailuak % 10eko errendimendua lortzeko behar duen denboraren arabera egongo da.
Euriborra % 2,60tik behera dagoen egunean, gordailuak % 5eko errentagarritasuna finkatuko du egun horretarako.
Gordailuaren urteurren bakoitzean, azken urte horretan finkatu diren interesak likidatuko dira.
Urteko likidazioen baturak bezeroari % 10eko errentagarritasuna ematen dion urteurrenean, gordailua bertan behera geratuko da.
% 10 hori bi urtean lortzen bada, UTBa % 5ekoa izango da.
Bosgarren urtearen amaieran gordailuaren mugaeguna heldutakoan errendimendu metatua ez bada % 10era iritsi, azken urteko errendimendua moldatu egin beharko da, 5 urteak kontuan hartuta ateratzen den errentagarritasuna % 10ekoa izan dadin (gutxienez % 1,92ko UTBa).