Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxak bere Gogobetetze Gordailu bat jaulki du

  • Euskadiko Kutxaren Gogobetetze Gordailuaren bigarren jaulkipena izango da.
  • Euskadiko Kutxak kapitalaren % 100 eta % 12ko errendimendu metatua bermatzen ditu bi urte eta hiru hilabetetan.

Euskadiko Kutxak, bere bezeroekin hartutako konpromisoari eutsiz, Gogobetetze Gordailuaren beste jaulkipen bat egin du, apirileko jaulkipeneko 22 milioi eurotako arrakastaz bete ondoren. Jaulkipen horretan kapitalaren %100 bermatuta egongo da eta %12ko errendimendu metatua lor daiteke bi urte eta hiru hilabetetan.

Telefónica, France Telecom, Repsol eta Total enpresen akzioak erreferentzia dituen gordailua da eta bere errendimendua lau akzioen eboluzioari lotuta dago. Lau akzioen azken balioa hasierakoa baino handiagoa bada, errendimendua %12koa izango da (%5,16 UTB); azken balioa hasierakoaren %95ekoa bada,  %8koa (%3,47 UTB); eta hasierakoaren %90ekoa bada, %4koa (%1,75 UTB). Gogobetetze Gordailuaren harpidetze-epea maiatzaren 11n hasi eta ekainaren 12an bukatuko da, eta 3.000 eurotik gora kontrata daitezke.

Komunikazioa

Arrasaten, 2009ko maiatzaren 12an

Euskadiko Kutxak, MONDRAGON Korporazioaren finantza-taldean diharduen erakunde kooperatiboak, bezero partikularren eremuan zein enpresenean jarduten du eta bere sareak 400 sukurtsal baino gehiago barne hartzen ditu, hainbat autonomia-erkidegotan.

Argibide gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Euskadiko Kutxako Komunikazio Departamentuarekin:  juancarlos.cid@cajalaboral.es.