Prentsa oharrak
Euskadiko Kutxak 2010eko emaitzak mantenduko ditu. Lehenengo seihilabetean 17,9 milioi eurotako irabaziak lortu ditu zerga aurretik eta %11,59ko Kore Kapitala erdietsi.
Berankortasuna: Berankortasun-tasak ere jokaera egokiari eutsi dio. Izan ere, ratioa % 4,33koa da, sektoreko txikienetakoa -batez bestekoa % 6,32koa izan da apirilean-.
Arriskuak neurtzen dituen Fitch agentziak “A” (kalitate ona) kalifikazioa eman dio Euskadiko Kutxaren epe luzeko zorrari eta mozkin egokiak eta higiezinen sektorearekiko esposizio txikiak azpimarratu ditu, sektoreko batez besteko datuekin alderatuta.
Kalifikazio horrek egiaztatu duenez, Euskadiko Kutxaren aktiboek interesak eta tronkoa ordaintzeko ahalmen sendoa dute.
Kaudimena: Core Kapitalari dagokionez, Euskadiko Kutxak % 11,59ko ratioa du eta Estatuko lehen entitateen artean dago. Kontuan hartu behar da ratio horrek lehen mailako Baliabide Propioen maila islatzen duela eta erabakigarria dela etor litezkeen agertoki okerren aurrean.
Ildo horretan, gogoratu beharra dago, Basilea III akordioak finkaturiko kapital-eskakizun berrien arabera, entitateen kapitalak -Core Kapitala gehi koltxoi antiziklikoak barne hartuta- % 10,5ekoa izan behar duela 8 urteko epean. Bada, Euskadiko Kutxak kopuru hori gainditu egin du dagoeneko.
Likidezia: Euskadiko Kutxak likidezia maila lasaia du, eta emandako kredituen gaineko txikizkako gordailuen ehunekoak (% 80ekoak) erakusten du hori. Izan ere, sektorearen batez bestekoa (% 67koa iragan martxoan) baino nabarmen portzentaje hobea da. Bestalde, Euskadiko Kutxak 2013aren bukaera arte ez die handizkako merkatuetako mugaegunei aurre egin behar.
? EMAITZA KONTUA
Oinarrizko marjina -negozio errepikariaren emaitzak islatzen ditu (interesen marjina + zerbitzuen errendimendua)- % 4,2 jaitsi da, aurreko ekitaldiko epe berarekin alderatuta. Hala, lehendik zetorren jaisteko joera apaldu egin da, interes-tasen igoerari esker, txikizkako gordailuak bereganatzeko entitateen arteko lehia handia dagoen ingurune batean. Zerbitzuen errendimenduak ere lagundu egin dute eboluzio horretan, % 3,1eko hazkundearen ostean 45,9 milioi eurora heldu baitira.
Gastuei eusteko politika zorrotzaren ondorioz, administrazioko gastuak % 2,7 murriztu dira, eta eraginkortasun-indizea iazkoa baino hobea da, % 43,65ean kokatu baita.
Bilakaerak bide eman du 78,4 milioiko zuzkidura egiteko lehen seihilekoan, 2010ean baino % 21,2 handiagoa, kreditu-zorroa berrikustean irizpide zuhurragoak aplikatzearen ondorioz.