Prentsa oharrak
Euskadiko Kutxa, Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012 ekimeneko Itun Berdeko kide den lehen finantza erakundea
Euskadiko Kutxa lehen finantza-erakundea da, Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012 Itun Berdeko kide-bereizgarria lortzen.Aipamen horren bidez, ingurumena hobetzearen alde dugun konpromisoa eta iraunkortasunaren alorreko jardunbide egokiak aitortu dizkigute.
Eta, ez da kasualitatez izan. 11 urte baino gehiago dira, gure entitateko lan-bazkideak ingurumenarekiko jardunbide arduratsuetan aktiboki inplikatu zirela. Ekimen xumeak dira, herritarrok hondakinak birziklatzeko gure etxeetan egiten ditugunen antzekoak. Gure kasuan, nork bere zereginean, oso barneratuta daukagu sortzen ditugun hondakinak ahalik eta gehien murriztu beharra.
Politika horrekiko koherentzian, 2011. urtean kopuru hauek lortu ditugu birziklapenean:
- 386.380 kilogramo paper (duela 5 urte baino % 94,5 gehiago).
- 6.500 kilogramo informatika-ekipamendu.
- 2.235 kilogramo plastiko.
- 1.210 toner-kartutxo.
- 108 kilogramo fluoreszente.
- 71 kilogramo pila.
Gainera, kendu diren eta egoera onean dauden 115 informatika-ekipamendu (ordenagailuak, monitoreak, laser-inprimagailuak…) hainbat elkarte eta GKEri laga dizkiegu, berriz erabiltzeko.