Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxa liderra da zerbitzu kalitatean, Espainiako finantza sektorean

Rueda de prensa

Prentsa aurrekoa. Xabier Egibar, Euskadiko Kutxako Negozio Garapen Saileko zuzendaria; Carlos Tercero, STIGAko bazkide zuzendaria; Elías Atutxa, Euskadiko Kutxaren zuzendari orokorra; eta Juan Carlos Díaz, STIGAren proiektuaren zuzendaria

Hala adierazi du Stiga ikerketa-institutuaren txostenak, 105 finantza-entitate eta 6.300 sukurtsal aztertu ondoren.

Aipatutako azterlanak hainbat alderdi neurtzen ditu: bezeroaren arreta, zerbitzua, aholkularitza pertsonala eta azkartasuna, besteak beste.

Txostenaren arabera, Euskadiko Kutxa bezeroei arretarik handiena eta onena eskaintzen dien entitatea da, gainerako banku eta kutxen gainetik. Euskadiko Kutxari 8,10 puntu eman dizkiote, eta sektorearen batez besteko puntuazio orokorra 7koa izan da.

Euskadiko Kutxa iaz bigarren postuan kokatu zen ranking horretan, eta aurtengoan, berriz, liderra izan da, argi eta garbi, Espainiako finantza-sistemaren zerbitzu-kalitatearen alorrean.