Prentsa oharrak
Etika, Humanismo eta Zientzia elkarrizketen II. Edizioa
Elkarrizketak, gaur eguneko arazoei buruzko eztabaida eta hausnarketa bultzatzeko ekimenak, bere II. Edizioari hasiera ematen dio.
Pasaden urtean izandako harrera positiboaren ondorioz, proiektuaren antolatzaileek edizio berriak bultzatzeko apustua egin dute.
Martxotik maiatza bitartean bost elkarrizketa ospatuko dira. Hauetan, besteak beste, José Antonio Marina idazle eta filosofoak, Manuel Elkin Patarroyo zientzialari eta malariaren aurkako txertoaren sortzaileak, Andu Lertxundi eta Joxe Aranzabal idazleak eta Madrileko Unibertsitate Autonomoko Errektoreak, Angel Gabilondok, eta zainketa paliatiboetan aditua den, Xabier Gómez Batistek, parte hartuko dute.
Daniel Innerarity, filosoak, eta Andoni Luis Aduriz, sukaldariak, “Arriskuaren gizartean jatea” izenburua duen lehendabiziko elkarrizketan arituko dira elkar.
XXI. mendeko gai nagusien inguruan hausnarketa eta eztabaida gune berri bat sortzeko asmoarekin jaio egin zen iaz “ETIKA, HUMANISMO ETA ZIENTZIA ELKARRIZKETAK” izenburuarekin jasotako hitzaldi zikloa.
Lehendibiziko edizioak izandako erantzun eta harrera positiboaren ondoren, Donostiako Ospitaleak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskadiko Kutxak ekimen honi jarraipena emateko apustua egin dute. Hori dela eta, aurkezpeneko prentsaurrekoan Edurne Egaña, Lehendakaritza eta Foru Administrazio Diputatuak; Rafael Cerdán, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuordeak eta Koldo Aizpurua, Euskadiko Kutxako Lurralde Zuzendariak, gipuzkoako gizartean harrera adierazgarria izandako proiektu hau bultzatzeko borondatea berretsi egin dute.
Gizartean gauzatzen diren aldaketa sozialak, ekonomikoak, teknologikoak, kulturalak etb, eta hauek suertatzen diren abidurak berak norbanakoa ia hausnarketarik egin gabe paradigma eta egoera berrien aurrean kokatzen dute.
Zentzu honetan, galdera berri hauei eta gizonak betidanik bere buruari egindako galderei erantzuteko asmoarekin sortu egin zen ELKARRIZKETAK proiektua. Ikuspegi desberdinak ezagutzen eta eztabaida sortzen laguntzen duen ekimena da hau, era honetan norberak egiaztatutako eta hezitako iritzia eraiki dezan.
Martxotik maiatza bitartean bost elkarrizketa
Hilabete hauetan ospatuko diren elkarrizketetan, gaur egunean eztabaida eta hausnarketari bide ematen dieten gaiak landuko dira.
Daniel INNERARITY, filosofo eta aztertzaile zehatzak, eta, era batean filosofoa ere den Andoni LUIS ADURIZ sukaldariak elkar arituko dira elkarrizketan, “Arriskuaren gizartean jatea” izenburua duen hitzaldian.
Bigarren elkarrizketa idazlea eta filosofoa den José Antonio MARINAk eskeiniko du. Bere ikertzaile eta dibulgazio lan zoragarriek gaur egunean gehien irakurtzen den primerazko pentsalarien artean kokatu dute. Hizlaria José Félix MARTÍ MASSÓ, Donostia Ospitaleko neurologia zuzendariak aurkeztuko du.
“Zientziak duen gizarte konpromisoa: Malariaren aurkako txertoa adibide moduan” izenburua izango du 3.elkarrizketak eta Manuel Elkin PATARROYO eskeiniko du, agian gai honetaz solasaldian aritzeko pertsonarik esanguratsuenetakoa. Zientzilariak bere txertoaren patentea multinazionaleei ez saltzeko ez eta esleitzeko erabakia hartu zuen, batez ere behar handienak dituztenek jasango lituzketen kalteak kontuan izanda. Bere jarrerak nazioarte mailan oihartzun handia izan zuen. Hitzaldiaren aurkezpena Julio Arrizabalagak egingo du, BIODONOSTIA ikerketa zentruko koordinatzailea.
Anjel LERTXUNDI eta Joxe ARANZABAL idazleek oinazean zentratutako gaia aztertzen arituko dira elkarrekin, “Oinazea kontatu, oinazez kontatu” izenburua jasotzen duen hitzaldia aurkezten.
Azkenik, eta bigarren edizio hau bukatzeko, “Heriotza Bizi” izenburua daraman hitzaldia landuko da. Honetan Madrileko Unibertsitate Autonomoko Errektoreak eta, aldi berean, filosofiako idazlea den Angel GABILONDOk, eta O.M.Sko kolaborazio zentru bat zuzentzen duen zainketa paliatiboetan aditua den Xabier Gómez BATISTE arituko dira.
Ohiko egiturarekin jarraituz, lehen atalean hizlariek gaiari buruz duten ikuspuntua azalduko dute, eta ondoren entzulegoak galderak egin edo iritzia emateko aukera izango du. Guzti hau ikuspuntu ezberdinak aurkeztu eta eztabaida eraginkorra sortu asmoz, bakoitzak besteen argudioak kontrajarriz, iritzi osatuagoa eta aberatsagoa izan dezan.
Topaketa hauek hiritar guztiei irekiak daude, baina espazio fisikoa dela eta parehartze kopurua mugatua da, hortaz asistentzia aurrez baieztatu beharra dago 943 00 73 59 telefonora deituz (8etatik-14etara) edota elkarrizketak@komunikazioa.org helbidera e-mail bat bidaliz.
OHARRA: Informazio gehiago nahi duten kazetariek 943 31 08 31 edo 658 750 666 telefonoetara dei dezakete.