Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Enpresen konfiantzak egonkortasuna adierazten du zertxobait txikiagoa izanik

Konfiantza-indizea 47,4an kokatu da. Hau da, aurreko hiruhilekokoaren antzekoa (49,8koa izan baitzen). Beraz, enpresek ikuspegi apur bat ezkorxeagoa dute ekonomiaren bilakaerari buruz, 2024ko hirugarren hiruhilekoari begira. Dena den, indizearen balioa 50 inguruan dagoenez, jarduera egonkor antzean dago, hori bai, beste eremu geografiko interesgarri batzuetan lortutakoa baino apalagoa da. Espainian, esaterako, 55,7ko datua lortu zen apirilean, eta eurogunean, 52,3koa maiatzean.

http://korporatiboa.laboralkutxa.com/src/uploads/2024/06/Enpresen-Konfiantza-2024ko-3H.pdf