Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Enpresen % 45,8k uste dutenez, ingurune ekonomikoak hobera egingo du

2015ko martxoaren 10a. LABORAL Kutxak Industria Konfiantzari buruzko inkesta egin die Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei, 2015eko bigarren hiruhilekorako dituzten espektatiben berri izateko. Bada, ondorio interesgarriak eman ditu, aurreko hiruhilekoan baino dezente hobeak. Ondoren, ondorio nagusiak azalduko ditugu labur-labur.

Enpresek ingurune ekonomikoari buruz dituzten espektatibei dagokienez, % 49k egoerak bere horretan jarraituko duela uste du, eta % 45,8k hobera egingo duela. Beraz, ikuspegi baikorra da nagusi eta, ondoren ikusiko dugunez, azterturiko gainerako aldagaietan berdintsu pentsatzen dute.

2. hiruhilekoko inguruaren espektatibak_LABORAL Kutxa

2. hiruhilekoko inguruaren espektatibak: Txarrera. Bere horretan. Hobera. Ingurunea

Enpresek fakturazioari buruz dituzten aurreikuspenak onak dira, 2015eko bigarren hiruhilekoari dagokionez. % 53,6ren iritziz egoerak bere horretan segituko du eta % 38,1en ustez onera egingo du. Beraz, fakturazio txarragoa espero duten enpresen kopurua % 8,3koa baino ez da.

2. hiruhilekoko fakturazioaren espektatibak_LABORAL Kutxa

2. hiruhilekoko fakturazioaren espektatibak: Txarrera. Bere horretan. Hobera. Fakturazioa

Aurreko adierazlearekin bat, 2015eko bigarren hiruhilekoan jarduerak bere horretan segituko duela uste dutenen kopurua % 54,8koa da, eta egoerak hobera egingo duela uste dutenena % 33,3koa. Inkestatuen % 11,9ren ustez, berriz, jarduerak txarrera egingo du.

2. hiruhilekoko jardueraren espektatibak_LABORAL Kutxa

2. hiruhilekoko jardueraren espektatibak: Txarrera. Bere horretan. Hobera. Jarduera

Erantzunok ikusita, honako zalantza hau sortu zaigu: fakturazioa eta jarduera hobetuko dela uste dutenek gehiago saltzea ala garestiago saltzea espero dute? Dena den, emaitzen arabera, badirudi eskaera-bolumena hobetzea espero dutela. Ondorengo grafikoan ikus dezakegunez, inkestatuen % 47,2k bolumenari eustea espero du eta % 42, 1ek hobetzea. % 10, 7k, berriz, txarrera egingo duela uste du.

2. hiruhilekoko eskaeren espektatibak_LABORAL Kutxa

2. hiruhilekoko eskaeren espektatibak: Txarrera. Bere horretan. Hobera. Eskaerak

Prezioei dagokienez, egonkor jarraituko dutela uste dute gehienek, izan ere % 75,0k uste du prezioek bere horretan segituko dutela 2. seihilekoan. Gainerako enpresetatik % 7,9k uste du prezioak handiagoak izango direla eta % 17,1ek prezioak jaitsi egingo direla.

Precios2trimestre

2. hiruhilekoko prezioen espektatibak: Txikiagoak. Bere horretan. Handiagoak. Prezioak

Eragiketen errantagarritasun-espektatibei dagokienez, % 65,9k uste du errentagarritasunean ez dela aldaketarik izango, % 14,7k errentagarritasuna handiagoa izango dela eta % 19,4k txikiagoa izango dela.

2. hiruhilekoko errentagarritasun-espektatibak_LABORAL Kutxa

2. hiruhilekoko errentagarritasun-espektatibak: Txikiagoa. Berdina. Handiagoa. Errentagarritasuna

Orain arte azterturiko datuen arabera, egoera nahiko positiboa da, eta, ondoren ikusiko dugunez, badirudi enpresek ahalmen produktiboa handitzeko eta, ondorioz, langileen kopurua handitzeko asmoa dutela.

Inbertsio-bolumenari dagokionez, enpresen % 67,1ek uste du eutsi egingo diotela 2015eko 2. hiruhilekoan. % 22,2k, berriz, inbertsio-bolumenak gora egitea espero du. Beraz, inkestatuen % 10,7ren ustez, inbertsio-bolumena jaitsi egingo da.

2. hiruhilekoko inbertsioaren espektatibak_LABORAL Kutxa

2. hiruhilekoko inbertsioaren espektatibak: Txikiagoa. Bere horretan. Handiagoa. Inbertsioa

Azkenik, enpresen % 73,4k uste du enpleguari eutsi egingo zaiola, % 20,6k plantilla handitu egingo dela eta % 6,0k plantilla jaitsi egingo dela.

2. hiruhilekoko langileen espektatibak_LABORAL Kutxa

2. hiruhilekoko langileen espektatibak: Gutxiago. Bere horretan. Gehiago. Langileak

Inguruneari buruzko iritzia ez beste adierazleak gehitu eta Industria Konfiantzaren indizearen balioa lortzeko haztatzen baditugu , emaitza 58,4koa da. Ondorioz aurreko hiruhilekoko datua, 53,4koa, handitu egin da. Datu horretatik honako interpretazio hau egiten da: 2015eko bigarren hiruhilekoko ekonomiaren bilakaerari buruz ikuspegi baikorragoa dutela enpresek. Gainera, indizearen balioa 50etik gorakoa izateak hedapena adierazten du, eta hori koherentea da beste esparru geografiko batzuetarako (Espainia eta Eurogunea) lortutako balioekin (53,5).

Amaitzeko, inkestako beste gai batzuetan izandako emaitzak aurkeztuko ditugu, aurreko paragrafoan azaldutako indizearekin zerikusirik ez dutenak. Azken urteko esportazioen bilakaerari dagokionez, inkestatuen % 71,6k uste du bere horretan jarraitu dutela eta % 17,3k hobera egin dutela. % 11,1ek bakarrik uste du txarrera egin dutela.

Esportazioen bilakaera_LABORAL Kutxa

Esportazioen bilakaera: Txarrera. Bere horretan. Hobera. Esportazioak

Azken urtean berrikuntzari edo I+Geko ekimenei bideraturiko salmenten portzentajeari dagokionez, inkestatuen % 69,9 balio minimoetan kokatzen da: % 0 eta % 0,5 artean, eta % 12,8k % 5 bideratzen du arlo horietara.

Salmenten gaineko I+G %-a_LABORAL Kutxa

Salmenten gaineko I+G %-a, azken urtean ez da aldaketarik izan % 70,5en ustez. Enpresen 23,0k, berriz, epea handitu egin dela uste du eta % 6,6k txikitu egin del

Bezeroei kobratzeko epearen bilakaera_LABORAL Kutxa

Bezeroei kobratzeko epearen bilakaera: Txikiagoa. Bere horretan. Handiagoa. Kobratzeko epea

Amaitzeko, inkestatuen % 51ren iritziz, banku-finantzaketa eskuratzeko erraztasuna ez da aldatu azken urtean. Gainerako enpresak honela daude banatuta: % 33,9ren iritziz erraztasun handiagoa dago eta % 15,1ek kontrakoa uste du.

Banku-finantzaketarako erraztasuna_LABORAL Kutxa

Banku-finantzaketarako erraztasuna: Txarrera. Bere horretan. Hobera. Banku-finantzaketa