Prentsa oharrak
Enpresek ikuspegi ezkorra mantentzen dute
Konfiantza-indizea 45,9an kokatu da. Hau da, aurreko hiruhilekokoa baino txikiagoa (49,5ekoa izan baitzen). Beraz, enpresek ikuspegi ezkorrarekin jarraitzen dute ekonomiaren bilakaerari buruz, 2024ko lehen hiruhilekoari begira. Gainera, indizearen balioa 50etik behera dagoenez, jarduera uzkurtze-eremuan dago, eta beste eremu geografiko interesgarri batzuetan lortutakoaren antzekoa da. Espainian, esaterako, 46,3ko datua lortu zen azaroan, eta eurogunean, 44,2koa, hil berean.