Prentsa oharrak
Enpresa esportatzaileentzako abal linea berria
ELKARGI SGRk eta LABORAL Kutxak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Euskadiko eta Nafarroako enpresek atzerrian egiten dituzten merkataritza-eragiketak finantzatzeko.
Nazioarteko merkatuetara jotzea, inportazioak eta, batez ere, esportazioak egiteko, gero eta behar handiagoa da ETE-en lehiakortasuna bermatzeko. Behar horri erantzuteko gauzatu da, hain zuzen, ELKARGIren eta LABORAL Kutxaren arteko hitzarmena.
Hitzarmenaren bidez, nazioarteko merkataritzarako zirkulatzaile-lineak zabalduko dira. Hona hemen modalitateak:
– Esportazioetatik datozen efektuen deskontuak.
– Esportazioei dagozkien fakturak aurreratzea.
– Inportazioko dokumentu-kredituak.
– Esportazioen finantzaketa.
ELKARGIren eta LABORAL Kutxaren jarduera-eremuan diharduten ETE guztiek eskuratu ahal izango dute finantzaketa hori, arriskuaren inguruko gutxieneko baldintza batzuk betetzen badituzte (baliabide propio positiboak izatea, hartzekodunen konkurtsoan edo aurrekonkurtsoan ez egotea, zergak eta Gizarte Segurantzako ordainketak egunean izatea eta abar).
ELKARGIk eta LABORAL Kutxak, hitzarmen honen bidez, euskal enpresen nazioartekotze-prozesuari behin betiko bultzada ematea dute helburu. Ildo horretan, nazioartekotze-proiektu bideragarri bakar bat ere finantzaketarik gabe ez geratzea lortu nahi dute.