Prentsa oharrak
Euskal ekonomia – 2011rako aurreikuspenak
Gaur egun nagusi diren ziurgabetasunen ondorioz, aurreikuspenak ez dira fidagarriak. Gainera, ziurgabetasun horiek nahikoa iraunkorrak dira: Europako zor subiranoaren tentsioak, AEBko diru-politikaren eragina, dibisa-gerra, goraka ari diren lurraldeetako ekonomia gainberotzea, protekzionismoaren mamua, tentsio geopolitikoak eta abar.
Aldagai makroekonomiko nagusientzako aurreikuspenak honako hauek dira:
> Estatuko BPGaren hazkunde-tasa % 0,94koa, EAEkoa % 1,36koa eta Nafarroa % 1,52koa izango direla uste dugu.
> EAEn eta Nafarroan enplegatu kopurua handituko bada ere, hazkunde-tasa horiek ez dira langabeziaren beherakada nabarmena lortzeko bezain biziak izango. Hain zuzen, Espainiako langabezia-tasa % 19,6koa izango da, EAEkoa % 9,4koa eta Nafarroakoa % 10,6koa.
Prezioetan aurreikusitako hazkunde-tasak ez dute adierazten arlo horretan arazo berezirik izango denik.