Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Donostiako Maratoi Erdiaren XIV. edizioak partaidetza-markarik onena lortu nahi du

 

  • LABORAL Kutxak maiatzaren 18ko goizeko 10etan ospatuko den Donostiako kirol- eta turismo-ekitaldi hau babesten du, honako bi distantzia hauek izango dituena:21 km eta 10 km.
  • 2013ko azken txapeldunek ere, Mengesha eta Changane etiopiarrek, edizio honetan parte hartuko dute.

2014ko maiatzaren 8a. Hurrengo igandea, maiatzak 18, goizeko 10etan, egun berezia izango da Donostian, ibilbide azkarra eta ikusgarria izango duen Maratoi Erdiaren XIV. edizioa ospatuko baita.Kirol- eta turismo-ekitaldi honek LABORAL Kutxaren babesa izango du eta bertan izango dira, halaber, azken edizioko bi txapeldunak, Mengesha eta Changane etiopiarrak.

Donostiako boulevarda bi distantzia izango dituen lasterketa herrikoiaren irteeraren eta helmugaren agerlekua izango da hirugarren urtez jarraian:21 km eta 10 km, gehienez ere 2 ordu eta 30 minututan egin beharrekoak.Gero eta arrakastatsuagoa den lasterketa hau distantzia horietako lasterketa onenen artean kokatzen da dagoeneko. Gainera, emakumezkoen eta gizonezkoen kategorian lortutako markak nazioko bost onenen artean daude.

Donostiako Maratoi Erdia LABORAL KutxaAurtengo antolatzaileek 3.000 parte-hartzaile baino gehiago bildu nahi dituzte; 2012ko edizioan marka hori lortzear izan ziren, 2.967 korrikalarik hartu baitzuten parte.Era berean, emakumeen partaidetzak gora egin duela azpimarratu behar da, azken urteetan parte-hartzaile guztien % 22 baino gehiago emakumeak izan baitira; gainera, horien artetik % 55ek 21 kilometroko lasterketan ematen dute izena.

Momentuz, honako hauek dira hamalaugarren edizio honetan parte hartuko duten atletak:Hassane Ahouchar (Mar), Tolassa Changare (Eti), Abderraman El Jaafari (Mar) eta Anouar Dabbab (Mar), eta emakumezkoen kategorian, Saida El Medhi (Mar).Hori da antolatzaileek aurkezpen-ekitaldi ofizialean adierazi dutena.

LABORAL Kutxak kirol-jarduera honekin eta beste jarduera askorekin bat egin ohi du, lasterketa herrikoiekin, esate baterako.Donostiako Maratoi Erdiaz gain, Bizkaiko kostako itsaslabarretako bide eta bidezidorretan zehar gauzatzen den Kosta Trail lasterketa arrakastatsua (ekainaren 15ean) eta Bilboko hiriguneko kaleak beteko dituen Bilbao Night Maratoia lasterketa paregabe, desberdin eta ikusgarria (urrian) gailendu behar dira aurten.

Izen-emateak eta zenbakiak jasotzea

Pertsona bakoitzak 22 euro ordaindu beharko ditu izena emateko.Hori web ofizialaren bidez egin ahal izango da maiatzaren 15era arte.Gainera, izena ematean zenbakiak eta txipak jasotzeko lekua hautatu ahal izango da.

Epea amaitzean oraindik ere pertsona gehiagorentzako lekua badago, izen-emateak Apalategi kirol-dendan bakarrik egin ahal izango dira, maiatzaren 17an, larunbatean, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, 30 euro ordainduta.