Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Consulting PRO: Zerbitzua profesionalen, autonomoen eta negozioen esku

Euskadiko Kutxa finantza-entitateak “CONSULTING PRO” zerbitzua jarri du profesionalen, autonomoen eta negozioen esku.

Enpresa-gaietan kontsulta, diagnostikoa eta aholkularitza eskaintzen du zerbitzu horrek.

Isilpekoa eta doakoa den zerbitzu horren bidez, merkataritza-jardueran egunez egun sortzen zaizkien zalantzak argitu ahal izango dituzte profesionalek, bai lan- eta zerga-alorretakoak, bai beste edozein alorretakoak: kontratuak, dirulaguntzak…
Zerbitzuak ikastaroak eta mintegi laburrak eskaintzen ditu negozioaren hainbat esparrutako kudeaketa praktikoari buruz. Horretaz gain, ez-ordaintzeak kudeatzeko ikastaroak edo telefono bidezko arretari buruzkoak ematen ditu, profesional autonomoek gehien eskatzen dituztenak baitira.

Zerbitzu hori erabili nahi dutenek 900 100 240 telefonora deituta edo www.consulting-pro.org bidez egin dezakete.

Consulting PRO zerbitzua harrera oso ona ari da izaten, negozio txikien neurriko zerbitzua baita. Erosoa eta Arina.