Prentsa oharrak
Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak erraztu egingo du gizarte-ekonomiako enpresen finantzaketa
Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak eta CEPESek sinaturiko hitzarmenak, dauden gizarte-ekonomiako enpresei ez ezik, ekintzaileei ere lagunduko die.
Gizarte-ekonomiaren patronaleko (CEPES) kide diren elkarte bazkide guztietako enpresak baliatu ahal izango dira hitzarmenaz. Guztira 45.000 enpresa dira, eta 2,4 milioi lagun baino gehiago enplegatzen dituzte.
Kooperatibak, lan-sozietateak, mutualitateak, gizarteratze-enpresak, enplegu-zentro bereziak, arrantzale-kofradiak eta desgaitasun-sektoreko elkarteak dira hitzarmenaren hartzaile nagusiak.
Juan Antonio Pedreño Espainiako Gizarte Ekonomiako Enpresen Konfederazioko (CEPES) lehendakariak eta Txomin Garcia Euskadiko Kutxa Ipar Kutxako lehendakariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, gizarte-ekonomiako enpresen finantzaketa eta sorrera errazteko.
CEPESeko kide diren elkarte bazkide guztietako enpresak baliatu ahal izango dira hitzarmenaz. Enpresa horiek lehentasunezko baldintzak eta abantailak izango dituzte Euskadiko Kutxa Ipar Kutxaren finantza-zerbitzuak kontratatzeko, entitateak horrelako enpresei eskaintzen dizkien irtenbideen artean.
Gizarte-ekonomiako enpresen premia nagusiak betetzeko diseinatu da hitzarmena. Hala, ekintzaileek produkzio-jarduerari ekiteko eta garatzeko finantzaketa-lerro berriak ez ezik, enpresek likidezia uneoro izateko eta inbertsio berriak ahalbidetzeko produktuak ere eskainiko dira.
Gainera, hitzarmenari esker, gizarte-ekonomiako enpresek dirulaguntza-aurrerakinak eskuratu, bazkideen kapital-ekarpena erraztu eta nazioartera irteteko aholkularitza jaso ahal izango dute. Hitzarmenak urtebeteko iraupen luzagarria izango du eta Euskadiko Kutxa Ipar Kutxaren esparru geografikora mugatuko da.
Hitzarmenaren baldintza ekonomikoak eskatutako finantzaketa motaren, mailegu-epearen eta bezeroen kreditu-izaeraren arabera egongo dira. Nolanahi ere, baldintzak lau hilean behin berrikusiko dira.
Hitzarmena abian jartzea errazagoa izan dadin, EUSKADIKO KUTXA IPAR KUTXAK honako webgune hau zabaldu du, finantzaketa-lerroei buruzko informazioa eskuragarri jartzeko: www.financiacioneconomiasocial.com.
Euskadiko Kutxa Ipar Kutxa Kreditu Kooperatibak 1,3 milioi bezero ditu gaur egun Estatuan eta 9 autonomia-erkidegotan presentzia du. 1959an sortu zenetik, entitatearen lehentasunezko bokazioa enpresen beharrei irtenbideak ematea izan da. MONDRAGON taldeko kide izatea eragingarri bat da entitatearentzat, bere bezeroekin harremanetan jartzeko eran. Izan ere, kooperatibek -lehen mailako enpresak mundu osoan- behar konplexu eta zorrotzak izaten dituzte bankuekin dituzten harremanetan. Ildo horretan, Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak apustu garbia egin du, oro har, ETE-en alde, eta bereziki, gizarte-ekonomiaren alde.
Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak gaur egun 14 sukurtsal ditu enpresentzat soilik; horrez gain, produktu-adituez osatutako 5 talde ditu (Cash management, Kanpo-merkataritza, Factoring eta confirming, Leasing eta renting eta Finantzaketa korporatiboa eta egituratua). Entitateak enpresentzako estatu-mailako finantza-hornitzailea izatea lortu du.
CEPES Espainiako gizarte-ekonomiako erakunde ordezkatzaile nagusia da. Hala, botere publikoekin elkarrizketa instituzionala bideratzeko plataforma ofiziala da. Guztira 29 kide ditu, 40.093 enpresa dituztenak. Horiek enplegu guztiaren % 12,5 ematen dute eta haien fakturazioa BPGaren % 10 baino handiagoa da. Haren bazkideek 200 egitura baino gehiago dituzte autonomia-erkidegoetan, batik bat nazioko eta autonomia-erkidegoetako erakundeak eta enpresa-taldeak. Kooperatibak, lan-sozietateak, mutualitateak, gizarteratze-enpresak, enplegu-zentro bereziak, arrantzale-kofradiak eta desgaitasun-sektoreko elkarteak ordezkatzen dituzte.