Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxak 150 milioi euroko finantzaketa-lerroa sinatu du Europako Inbertsio Bankuarekin

150 milioi euroak enpresa-proiektuak finantzatzera bideratuko dira.

Euskadiko Kutxak 150 milioi euroko finantzaketa-lerroa sinatu du Europako Inbertsio Bankuarekin (EIB). Finantzaketa horren  helburua inbertsio-proiektuak lehentasunezko baldintzetan erraztea da, ETE, kapitalizazio ertaineko enpresa eta herri-administrazioen  produktibitatea eta lehiatzeko kokapena sendotzeko xedez.

Sinadurako unea

Hala, finantzaketa-lerro horren bidez, instalazioak eta produkzio-aktiboak handitzeko edo hobetzeko helburua duten inbertsioak ez ezik, I+G+B jarduerak bultzatzea edo banaketa-sareak sortzea helburu duten inbertsioak ere finantzatu ahalko dira, inbertsio horiek  Europako Batasuneko edozein herrialdetan eginda ere.

Lerro berriari esker, Euskadiko Kutxak zabaldu egingo du enpresentzako finantzaketa-eskaintza, enpresek egungo egoerari aurre egiteko eta beren jarduera bultzatzeko finantza-tresnak izan ditzaten.