Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Caja Laboral-Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak hizketaldi formalak bideratu dituzte bi entitateak kooperazio-proiektu komun eta bakarrean integratzeko helburuarekin

  • Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxaren kooperazio-proiektu bateratua Euskal Herriko bigarren finantza-entitatea eta Estatuko bigarren kreditu-kooperatiba bilakatuko da, batez ere Bizkaiko eta Arabako lurraldeetan bere posizioa sendotuz.
  • Entitate biek ala biek kapitalizazio eta likidezia maila altuak dituzte. Horri esker, herriarekiko errotze eta gizarte-konpromisoa bultzatu nahi da, berreskuratze ekonomikorako eragile aktiboa izateko xedeari jarraituz.
  • Finantza-sistemaren berregituraketaren aurrean, integrazioaren helburua da “banka egiteko beste modu bat” indartzea, proiektuaren bazkide jabe gisa integratzen duten langileengan erantzun alternatibo errotua emanez. Pertsonaren balioa eta gestioaren demokratizazioa sustatuko ditu, banka arduratsu eta sozialki konprometitu baten irizpideetan oinarrituz.

Caja Laboral-Euskadiko Kutxa eta IparKutxa kreditu-kooperatibek bi erakundeak integratzera zuzendutako hizketaldi formalen prozesu bati ekin diote. Helburua da kooperatibismoaren balore eta printzipioei eusten dien banka egiteko eredua bultzatzea.
Entitate bien gestio-parametro nagusienak, kaudimenean, likidezian eta berankortasunean neurtutako terminotan, sektoreko esanguratsuenen artean daude.

Caja Laboral-Euskadiko Kutxak 21.536 milioi euro ditu aktibotan, 364 sukurtsal, 1.200.000 bezero eta 1.887 lan-bazkide, eta presentzia aktiboa dauka ondoko merkatuetan: Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroan, Aragoin, Errioxan, Gaztela eta Leonen, Kantabrian, Asturiasen eta Madrilen.

Ipar Kutxak 3.967 milioi euro dituaktibotan, 87 sukurtsal, 175.000 bezeroeta 397 langile.Bere presentzia Bizkaiko eta Arabako Lurraldeetan antzematen da, Gipuzkoan ere hainbat sukurtsal dituen arren.

Integrazioaren eskutik Euskal Kreditu-Kooperatiba Euskal Herriko bigarren finantza-entitatea eta Estatuko bigarren kreditu-kooperatiba bilakatuko da, batez ere Bizkaian eta Araban bere posizioa sendotuz. Horrela, bi entitateen arteko batuketari esker, proiektu berriak merkatu-kuota esanguratsuak lortuko ditu Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako banku-paisaian. Euskal Autonomi Erkidegoko 750.000 bezero baino gehiago kooperatibako bezero izatera pasatuko dira, eta Nafarroara etorrita, 110.000ko muga gaindituko du. Dagoeneko Euskadiko Kutxa aritzen den erkidego guztiak kontuan hartuz, bezeroak, guztira, 1.300.000 baino gehiago izango dira.

Aliantzaren helburua da gizarte-ekonomiako finantza-entitatearen proiektu bat indartzea, ari den merkatuei finantza-zerbitzuak eta segurtatze-zerbitzuak ematera bideratuta. Hori lortzeko, estatuko finantza-sistemaren gaurko bankarizazio prozesuarekiko eredu alternatibo batean oinarritzeko borondatea dago.

Horrela, banka kooperatiboak bezeroarenganako gertutasunaren alde egingo duen eredua izango da, finantza-paisaia berrian rol garrantzitsua eta beharrezkoa eskuratuz. Horren eraginez, Herriaren garapen ekonomiko eta sozialari ikuspegi desberdin batetik eragiten lagunduko dio.

Integrazio proiektua lau zutabe nagusitan oinarrituko da:

  • Bazkideak: bi entitateetako bazkide-kolektiboen artean eskubide eta betebehar guztien berdintasuna aplikatzearen bitartez, ikuspuntu ekonomikoan, sozialean zein ordezkaritzakoan.
  • Langileak: proiektu kooperatiboaren bazkide gisa euren inkorporazioa erraztuz, lanpostuak eta baldintzak bermatuz. Horren haritik, proiektu berriak doikuntza neurriren bat behar izatekotan, berori borondate onetik eta adostasunetik gestionatuko da, horretarako adostutako dinamizazio planak ahalbidetuz.
  • Bezeroak: bezeroari zuzendutako orientabidea sustatuko du. Horrela, ondoriozko proiektuaren bazkide partehartzaile diren langileak, banakako tratuaren bitartez, aholkularitza maila handiagoen bitartez eta produktu zein zerbitzuen eskuragarritasunaren bitartez bezeroen gogobetetasuna lortzeko ahaleginean giltzarri izango dira.
  • Gizartea: nork bere bidetik bereganatu duten Herriarekiko errotze eta gizarte-konpromisoa berrindartu egingo da. Izan ere, gaurko moduko egoeran, berreskuratze ekonomikoa egonkortzeko kooperatiba sostengu izango da.

Proiektu bateratua bokazio ireki eta aurrerakoi batez sortu da. Horren abiapuntua bi entitateen ibilbide bikainean oinarritzen da, eta posizionamendu estrategikoa eta ari den lurraldeetako lehiakortasuna berrindartuko ditu.

Laburbilduz, eta finantza-sistemaren berregituraketaren aurrean, integrazioaren helburua da “banka egiteko beste modu bat” indartzea,proiektuaren bazkide jabe gisa integratzen duten langileengan erantzun alternatibo errotua emanez. Pertsonaren balioa eta gestioaren demokratizazioa sustatuko ditu, banka arduratsu eta sozialki konprometitu baten irizpideetan oinarrituz.

Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren oinarrizko parametroak

KONTZEPTUA

CAJA LABORAL

EUSKADIKO KUTXA

IPAR KUTXA

Aktiboak guztira

21.536

3.967

Sukurtsal-kopurua

364

87

Bezeroak

1.200.000

175.000

Langileak

2.100

397

Kapital nagusia

12,12%

14,4%

Baliabide propioak guztira

1.406 milioi €

274 milioi €

Kapital soberakina eskakizunen arabera

511 milioi(%57,1 kosoberakina)

140 milioi(%103,71ko soberakina)

Berankortasuna

4,71%

4,49%

Likidezia (xehekako baliabideekin finantzatutako aktiboen %)

%83,8

%92,0

Lehiakortasuna (marjina gordinaren araberako administrazio gastuen %)

%40,64

%53,3

Kooperazio proiektuaren presentzia geografikoa

KONTZEPTUA

SUKURTSALAK

Bizkaia

155

Gipuzkoa

83

Araba

52

Nafarroa

47

Gaztela eta Leon

50

Errioxa eta Aragoi eta Bartzelona

34

Madril

11

Asturias etaKantabria

19

GUZTIRA

451