Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Nafarroa Sariaren 8. edizioaren deialdia

Elkartasunaren “Nafarroa” Nazioarteko Sariaren zortzigarren edizioa antolatu dute Euskadiko Kutxaren Nafarroako Lurralde Zuzendaritzak eta Nafarroako Gobernuak

Saridunak 31.000 euro eta Jorge Oteizaren “Arri Ernai Zaitzailea” eskulturaren erreprodukzioa eskuratuko ditu. Gutxienez, hiru urtez garapenerako lankidetza-zereginetan nabarmendu diren gizabanako, elkarte, erakunde eta GKEen lan solidarioa saritzea du xede.

Hautagaiak munduko edozein herrialdetako erakunde publikoek, heziketa- edo gizarte-entitateek edo GKEek proposatuak izan behar dira, edo epaimahaiak berak ere, saria eskuragarri izateko. Hala ere, erakunde horiek ezin dute euren burua edo euren kiderik aurkeztu.

Proposamenak azaroaren 14ra bitartean jasoko dira. Interesdunek www.premionavarra.org webean kontsultatu ditzakete sariketaren oinarriak.