Prentsa oharrak
Microsotf-en arabera, Euskadiko Kutxa arrakasta kasua da, birtualizazio teknologiak ezartzeari dagokionez
“Perspectivas de Microsoft” aldizkariaren arabera, Euskadiko Kutxan birtualizazio-teknologien ezarpena arrakastatsua izan da.
“Euskadiko Kutxak birtualizazio, kudeaketa eta administrazio soluzio bat ezarri du, Microsoft-en teknologietan oinarrituta, eta jabetzaren eta kalitatezko zerbitzuaren kostuak txikitu ditu, bikaintasunaren helburuak betez”. (Microsoft Serv.Spain).
Euskadiko Kutxan kontingentzia-plan bat izateko beharra genuen, fabrikatzaile bakoitzak instalatutako hirugarrenen produktuetarako.
Horrek mendekotasun-egoera sortzen zuen, birtualizazio-soluzioarekin konpondu dena.
Proiektu hori gauzatzeko arrazoi nagusia zerbitzaileak kontsolidatzeko beharra da, baita administrazioa, kudeaketa eta hardwarean eta lizentzietan aurreztea ere, horrela hirugarrenen zerbitzu teknikoen eta software-fabrikatzaileen arretaren menpe egon gabe.
Proiektua Virtual Server-ekin hasi genuen, Windows 2003rekin.
Kalitate-saltoa eta apostua Windows 2008rekin Hyper – V ezartzearekin hasi zen, eta gero R2 bertsioarekin. Proiektuaren 2. fasea ezartzeko zain gaude momentu honetan.
Onura handiak lortu ditugu, besteak beste:
1.- Hardware eta software kostuak txikitzea.
2.- Informazioaren teknologiak kudeatzeko modua erraztea.
3.- Hondamenen aurrean, berreskurapen-estrategia sinplifikatzea.