Prentsa oharrak
BEHERAKADA ARINA EUSKAL ENPRESEN KONFIANTZAN
LABORAL Kutxak Industria Konfiantzari buruzko inkesta egin die Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei, 2017ko laugarren hiruhilekorako dituzten igurikimenen berri izateko. Bada, ondorio interesgarriak eman ditu, aurreko hiruhilekotik beherakada txiki bat sumatu baita. Jarraian, ondorio nagusien laburpen txikia eskainiko dizuegu.
Adierazleak (inguruneari buruzko iritzia izan ezik) gehitu eta haztatzen baditugu, 57,8ko konfiantza-indizea lortzen dugu. Horrek esan nahi du aurreko hiruhilekoarekiko beherakada txiki bat egon dela, orduko hartan 59,5eko balioa lortu baitzen. Interpretazioa hauxe da: enpresek ekonomiaren bilakaerari buruz duten ikuspegia ez dela hain optimista, 2017ko azken hiruhilekoari begira. Alabaina, indizearen balioa 50etik gora dagoenez, hedatze-eremuan gaude, beste eremu geografiko interesgarri batzuetan lortutako datuekin koherentzian. Espainian, esaterako, 55,3ko datua lortu zen abuztuan, eta 56,7koa Eurogunean, hil berean.