Prentsa oharrak
BEHERAKADA LEUNA ENPRESEN KONFIANTZAN
LABORAL Kutxak Industria Konfiantzari buruzko inkesta egin die Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei, 2018ko lehenengo hiruhilekorako dituzten igurikimenen berri izateko. Aurreko hiruhilekotik beherakada txiki bat sumatu da. Jarraian, ondorio nagusien laburpen txikia eskainiko dizuegu.
Aurreko adierazle guztiak (inguruneari buruzko iritzia izan ezik) gehitu eta haztatzen baditugu, Konfiantza-indizea eskuratzeko, emaitza hau lortuko dugu: 56,8. Horrek esan nahi du enpresen baikortasuna zertxobait murriztu dela 2018ko lehen hiruhilekoan ekonomiak izango duen bilakaeraren harira. Dena dela, indizea 50 puntutik gora egonik, hedapen-eremuan gaude oraindik orain. Datu hori bat dator beste esparru geografiko interesgarri batzuetan, hala nola Espainian (urriko datua: 55,1) eta Eurogunean (azaroko datua: 57,5), lortutako datuekin.