Prentsa oharrak
AERek eta LABORAL Kutxak aliantza bat sinatu dute Erriberako enpresen alde
Hitzarmenak lankidetza-esparru iraunkorra ezartzen du, AER osatzen duten enpresen eguneroko beharrezko tresnak eta aholkularitza eskainiko dituena.
2023ko abenduaren 12a.‑Rafa Loscos AEReko (Asociación Empresa Ribera) presidenteak eta Pello Bayona LABORAL Kutxako Nafarroako Enpresen zuzendariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, enpresa elkartuek gehien eskatzen dituzten beharrak asetzeko.
Hitzarmen horren bidez, LABORAL Kutxak berretsi egiten du Nafarroako Erriberaren garapenarekin duen konpromisoa. Horretarako, enpresei eta sektore autonomoari zuzendutako esperientzia eta aholkularitza eskaintzen ditu, AER enpresaren jarduera-eremuaren garapen ekonomiko eta industrialean lagun dezaketen ekimenak bultzatzeko.
Era berean, LABORAL Kutxak eta AERek konpromisoa hartu dute AER enpresarekin elkartutako enpresa-sareari zuzendutako ekimen bateratuak sustatzeko. Hala, aholkularitza pertsonalizatuko planak, tokiko kohesioa sustatzeko ekimenak eta Erriberako enpresa-sarearen ekonomia eta finantza-ezagutza aberasteko dibulgazio-jarduerak eta prestakuntza-ekintzak ezarriko dituzte.