Prentsa oharrak
EUSKAL EKONOMIA TXOSTENAK
LABORAL Kutxak euskal ekonomiari buruzko txostenak aurkeztu ditu. Euskal Autonomi Elkarteari dagokion txostenaren aurkezpena Bilbon izan da. Bertan, Ibon Urgoiti , Negozio Garapenerako zuzendaria, eta Joseba Madariaga, Ikerketa Departamentuko zuzendaria, azaldu dira komunikabideen aurrean. EAEko prentsaurrekoaren ondoren, Nafarroako ekonomi txostena aurkeztu da Iruñan, bertako Laboral Kutxaren egoitzan. Izandako prentsaurrekoan, zuzendari Komertzial Javier Cortajarenak hartu du hitza ere, anfitrioi moduan.
Euskal Ekonomia: 2018ko Txostenaren laburpena eta 2019rako aurreikuspenak
Bilbo, 2019ko uztailak 18.—Munduko ekonomiak bilakaera positiboa izan zuen 2018an, eta % 3,5 hazi zen. Halere, astindu geopolitikoen ondorioz, joan den ikasturtean dezelerazio-prozesua hasi zen. Trumpen administrazioak bultzatutako joera protekzionistak, Brexitak eta euroguneko arazoek eragina dute gaur egun munduko ekonomian. Hortaz, iazko hazkundea 2017koa baino bi hamarren txikiagoa izan zen.
Ekonomiaren eta politikaren arteko tirabira hori nazioarteko merkataritzaren eta aurreikuspenen bidetik zabaldu da batez ere, eta bide hori oso lotuta dago inbertsioaren eta enpleguaren bilakaerarekin. Dena den, gai horien eragina mugatua izan zen joan den urtean. AEBk % 2,9ra arte bizkortu zuen hazkundea, Donald Trumpen administrazioak emandako zerga-bultzadaren ondorioz. Eurogunean, berriz, hazkunde-tasa zazpi hamarren murriztu zen 2017ko datuekin alderatuta, eta ekonomia % 1,8 hazi zen. Espainiako ekonomiari dagokionez, 2017ko % 3ko tasatik % 2,6ra murriztu zen 2018an. Barne-eskariaren sendotasunak eragindako lau hamarreneko zuzenketa txikia izan da.
Azken finean, 2018koa urte positiboa izan da ekonomiaren ikuspuntutik begiratuta.
Gure erreferentziazko eremu geografikora mugatuta, azter dezagun labur-labur ekonomiaren iazko portaera, ondoren etorkizunari buruzko hausnarketa egiteko.
- 2018an, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinak (BPGd) % 2,8 egin zuen gora. Eta antzeko hazkunde-tasak izan ziren Nafarroako Foru Erkidegoan eta Estatuan, % 3,2 eta % 2,6, hurrenez hurren.
- Aurrekoaren ondorioz, lan-merkatuaren bilakaera positiboa izan zen hiru eremu geografikoetan. Hala, enplegua % 2,1 hazi zen EAEn, % 1,2 Nafarroan eta % 2,7 Estatuan.
- Magnituderik eraginkorrena, langabezia-tasa, % 10ekoa izan zen Euskal Autonomia Erkidegoan, 2017an baino 1,3 puntu txikiagoa, Nafarroako Foru Erkidegoan bezala. Espainian % 15,3an kokatu zen. Ondorioa honako hau da: langabezia-tasak murrizten hasi dira pixkanaka, krisialdian zehar izandako igoeraren ondoren, eta poliki-poliki EAEn eta Nafarroako Foru Erkidegoan ohikoak diren balioetara hurbiltzen ari dira. Halere, Estatuko tasa handia da oraindik.
- Eskaintzaren ikuspegitik, azpimarratzekoa da sektore guztiek balio erantsi gordinaren hazkunde-erregistro positiboak dituztela aztertutako hiru eremu geografikoetan.
2018-2019RAKO AURREIKUSPENAK
2019ari erreparatuta, hedapen-faseak jarraitu egingo duela aurreikusi dugu, eskuragarri den lehen seihilekoko informazioaren arabera. Dena den, dezelerazio-prozesua areagotu egingo delakoan gaude, eta, ondorioz, ekonomiak hazkunde potentzialeko balioetara joko du. Hori normaltzat har daiteke ekoizpen-arrakala itxi ondoren. Baina egungo indar-galeraren arrazoietako batzuk (batik bat politikoak) ez dira inolaz ere normalak, eta horregatik, ekonomiaren bilakaeraren inguruan ziurgabetasuna handia da.
Gainera, hazkundea moteltzeak baditu huskeriak ez diren beste ondorio batzuk ere. Lan-merkatuari dagokionez, enplegu-sorreran dinamismoa galtzea ekarriko du. Antzeko zerbait gertatuko da prezioekin ere. Beraz, krisialdia hasi zenetik hirugarrena izango den desinflazio-olatua dugu aurrean.
Ildo horretan, azpimarragarria da aurreikusten den diru-politikaren norabide-aldaketa, Erreserba Federalaren azken esku-hartzeen ondoren. Horrenbestez, Erreserba Federalak urtearen bigarren zatian oinarrizko 50 puntuko jaitsiera erabakitzea espero da, eta Europako Banku Zentralak gordailu-tasa oinarrizko beste 10 puntu jaistea. Horregatik, ezinbestekoa da Txinak eta AEBk merkataritza-akordioa adostea, Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteko ituna ordenatua izatea, eta euroguneko politikak sorrerako lankidetzaren eta elkartasunaren balioak berreskuratzea. Horrek guztiak gaur egun kezkagarriak diren zalantza nagusien panorama argituko luke.
Dena den, txostena ixtean eskura dugun informazio ekonomikoa kontuan hartuta, abian den urterako ditugun igurikimenak positiboak dira, % 2,5 inguruko hazkunde-tasak aurreikusten baititugu Espainian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan. Eta estres-testuingururik ezean, 2020an % 2 inguruko tasak izango ditugu aztertutako hiru eremu geografikoetan.
Edonola ere, aipatutako zifrak positiboak izan arren, krisitik ateratzeko etapa honetan ezin ditugu ahaztu ekonomiaren alderdi ahulak. 2019an defizita % 3ko mailatik behera kokatuko den arren, zorpetze publikoa oso handia denez, beharrezkoa da neurri egokiak bideratzea. Bestalde, ekonomiak ustez izan dezakeen hazkunde apalaren aurrean, produktibitatea hobetzeko eta egiturazko langabezia murrizteko neurriak hartu behar dira, besteak beste.
Nafarroako Ekonomia: 2018ko Txostena eta 2019rako aurreikuspenak
Iruñea, 2019ko uztailak 18.—Munduko ekonomiak bilakaera positiboa izan zuen 2018an, eta % 3,5 hazi zen. Halere, astindu geopolitikoen ondorioz, joan den ikasturtean dezelerazio-prozesua hasi zen. Trumpen administrazioak bultzatutako joera protekzionistak, Brexitak eta euroguneko arazoek eragina dute gaur egun munduko ekonomian. Hortaz, iazko hazkundea 2017koa baino bi hamarren txikiagoa izan zen.
Ekonomiaren eta politikaren arteko tirabira hori nazioarteko merkataritzaren eta aurreikuspenen bidetik zabaldu da batez ere, eta bide hori oso lotuta dago inbertsioaren eta enpleguaren bilakaerarekin. Dena den, gai horien eragina mugatua izan zen joan den urtean. AEBk % 2,9ra arte bizkortu zuen hazkundea, Donald Trumpen administrazioak emandako zerga-bultzadaren ondorioz. Eurogunean, berriz, hazkunde-tasa zazpi hamarren murriztu zen 2017ko datuekin alderatuta, eta ekonomia % 1,8 hazi zen. Espainiako ekonomiari dagokionez, 2017ko % 3ko tasatik % 2,6ra murriztu zen 2018an. Barne-eskariaren sendotasunak eragindako lau hamarreneko zuzenketa txikia izan da.
Azken finean, 2018koa urte positiboa izan da ekonomiaren ikuspuntutik begiratuta.
Gure erreferentziazko eremu geografikora mugatuta, azter dezagun labur-labur ekonomiaren iazko portaera, ondoren etorkizunari buruzko hausnarketa egiteko.
- 2018an, Nafarroako Foru Erkidegoko Barne Produktu Gordinak (BPGd) % 3,2 egin zuen gora. Hazkunde hori Estatukoa baino sei hamarren handiagoa izan zen, Estatukoa % 2,6 hazi baitzen.
- Aurrekoaren ondorioz, lan-merkatuaren bilakaera positiboa izan zen bi eremu geografikoetan. Hala, enplegua % 1,2 hazi zen Nafarroan eta % 2,7 Estatuan.
- Eraginik handiena duen magnitudea, langabezia-tasa, % 10ekoa da Nafarroan eta % 15,3koa Espainian. Ondorioa honako hau da: langabezia-tasa murrizten hasi da pixkanaka, krisialdian zehar izandako igoeraren ondoren, eta poliki-poliki Nafarroako Foru Erkidegoan ohikoa den baliora hurbiltzen ari da. Halere, Estatuko tasa handia da oraindik.
- Eskaintzaren ikuspegitik, azpimarratzekoa da sektore guztiek balio erantsi gordinaren hazkunde-erregistro positiboak dituztela aztertutako bi eremu geografikoetan.
2018-2019RAKO AURREIKUSPENAK
2019ari erreparatuta, hedapen-faseak jarraitu egingo duela aurreikusi dugu, eskuragarri den lehen seihilekoko informazioaren arabera. Dena den, dezelerazio-prozesua areagotu egingo delakoan gaude, eta, ondorioz, ekonomiak hazkunde potentzialeko balioetara joko du. Hori normaltzat har daiteke ekoizpen-arrakala itxi ondoren. Baina egungo indar-galeraren arrazoietako batzuk (batik bat politikoak) ez dira inolaz ere normalak, eta horregatik, ekonomiaren bilakaeraren inguruan ziurgabetasuna handia da.
Gainera, hazkundea moteltzeak baditu huskeriak ez diren beste ondorio batzuk ere. Lan-merkatuari dagokionez, enplegu-sorreran dinamismoa galtzea ekarriko du. Antzeko zerbait gertatuko da prezioekin ere. Beraz, krisialdia hasi zenetik hirugarrena izango den desinflazio-olatua dugu aurrean. Ildo horretan, azpimarragarria da aurreikusten den diru-politikaren norabide-aldaketa, Erreserba Federalaren azken esku-hartzeen ondoren. Horrenbestez, Erreserba Federalak urtearen bigarren zatian oinarrizko 50 puntuko jaitsiera erabakitzea espero da, eta Europako Banku Zentralak gordailu-tasa oinarrizko beste 10 puntu jaistea.
Horregatik, ezinbestekoa da Txinak eta AEBk merkataritza-akordioa adostea, Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteko ituna ordenatua izatea, eta euroguneko politikak sorrerako lankidetzaren eta elkartasunaren balioak berreskuratzea. Horrek guztiak gaur egun kezkagarriak diren zalantza nagusien panorama argituko luke.
Dena den, txostena ixtean eskura dugun informazio ekonomikoa kontuan hartuta, abian den urterako ditugun igurikimenak positiboak dira, % 2,5 inguruko hazkunde-tasak aurreikusten baititugu Espainian eta Nafarroako Foru Erkidegoan. Eta estres-testuingururik ezean, 2020an % 2 inguruko tasak izango ditugu aztertutako bi eremu geografikoetan.