Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

MOODY’S-EK LABORAL KUTXAREN KALIFIKAZIOARI EUTSI DIO

Moody’s kalifikazio-agentziak Laboral Kutxaren kalifikazioa berrikusi du, eta horren epe luzerako ratingari (Ba1) eutsi egin dio, baita finantza sendotasunaren ratingari (D+) ere, nahiz eta azken hori beherako berrikuspenean jarri duen.  Rating horien arabera, Entitatea kalifikaziorik oneneko 7 finantza-entitateen artean dago.

Moody’s-ek ratinga beheratzeko aurreikuspena justifikatzeko, Espainiako ekonomiaren egoera makala eman du arrazoitzat, etorkizunean horrek entitateko aktiboen kalitateari eragin baitiezaioke, higiezinen enpresei nahiz beste ekonomia-sektore batzuetako enpresei loturiko aktiboen kalitateari.

Azaltzen duenez, 2012an LABORAL Kutxako mailegu problematikoek gora egin zuten, eta 2013ko martxoa ixtean berankortasuna % 7,8koa zen. Halere, ehuneko hori sektoreko batez bestekoa baino askoz txikiagoa da, izan ere, azken datuen arabera, hori % 11,31koa da.

Halere, LABORAL Kutxaren Kapital Nagusiaren egoera oso ona da. 2013ko martxoan % 10,83koa zen. Horri likidezia- eta efizientzia-ratio onak gehituz gero, LABORAL Kutxa baldintza ekonomiko bereziki latzen ondoriozko estres-agertokiei aurre egiteko egoera onean dagoela egiazta daiteke.

Hona hemen Entitateen sailkapena:

 

MOODY’S KALIFIKAZIOA 13/07/19
   
LT Ratinga BFSR
Banesto Baa2 WR
Santander Baa2 C-
BBVA Baa3 D+
CAM Baa3 WR
Caixabank Baa3 D+
Caja Rural de Navarra Baa3 D+
Laboral Kutxa Ba1 D+
Banco Cooperativo Espanol Ba1 D+
Bankinter Ba1 D+
Kutxabank Ba1 D
Banco Sabadell Ba1 D
Bankoa Ba1 D-
Caja Rural de Granada Ba2 D
Ibercaja Banco Ba2 D-
Banco Popular Espanol Ba3 E+
Unicaja Banco Ba3 E+
Banco De Valencia . Ba3 E
Banco Pastor Ba3 WR
Bankia B1 E+
Liberbank B1 E+
Caja Espana de Inversiones B3 WR
Banco CEISS B3 E
Catalunya Banc B3 E