Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

EUSKAL ENPRESEN KONFIANTZAK BEHERA EGIN DU

 

 

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen konfiantzan beherakada sumatu da 2018ko hirugarren hiruhilekorako igurikimenen arabera

 

 

 

2018ko hirugarren hiruhilekorako konfiantza-indizearen balioa 56,6an kokatzen da. Horrek esan nahi du aurreko hiruhilekoko datuarekin alderatuta beherakada bat egon dela, orduko hartan 61,7ko balioa lortu baitzen. Interpretazioa hauxe da: enpresek ikuspegi ezkorragoa dute ekonomiaren bilakaerari buruz, 2018ko hirugarren hiruhilekoari begira. Dena den, indizearen balioa 50etik gora dagoenez, hedatze-eremuan gaude, beste eremu geografiko interesgarri batzuetan lortutako datuekin bat. Espainian, esaterako, 55,4ko datua lortu zen urtarrilean, eta eurogunean 54,1ekoa otsailean.

 

 

 

Enpresen konfiantza 2018ko 3. hiruhilekorako aurreikuspenak from LABORAL Kutxa