Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

6/2012 Errege Lege Dekretuan jasotako zorrak berregituratzeari buruzko Jardunbide Egokien Kodeari atxiki zaio Euskadiko Kutxa

Euskadiko Kutxa Jardunbide Egokien Kodearen alde dago, bere politika historikoarekin zeharo bat datorrelako, ohiko etxebizitzen gaineko hipoteka-bermedun zorren birfinantzaketa bideragarriei lehentasuna emateari dagokionez.

Entitatearen helburua  kaleratzeak ekiditea izan da betidanik. Banan-banako azterketan oinarrituz, bezeroei euren etxean bizitzen eta ordainketa-konpromisoak betetzen jarraitzeko aukera ematen saiatzen da, epeak luzatuz eta sarreren araberako gabealdiak ezarriz.