December 2025 hilabeteko prentsa ahorrak
2026rako AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK
LABORAL Kutxak Euskal Autonomia Erkidegoari eta Nafarroako Foru Erkidegoari buruzko 2026rako aurreikuspen ekonomikoak aurkeztu ditu. Ikerketa Departamentuko zuzendari Joseba Madariagak eta Negozioaren Garapen Arloko zuzendari Ibon Urgoitik agerraldia egin dute lehenik Bilbon eta ondoren Iruñean. Azken aurkezpen honetan, Nafarroako Lurralde zuzendari Javier Cortajarenak ere parte hartu du. euskadiko-2026ko-aurreikuspen-ekonomikoakfrom LABORAL Kutxa nafarroako-2026ko-aurreikuspen-ekonomikoakfrom LABORAL Kutxa
Enpresek ikuspegi baikorragoa dute ekonomiaren bilakaerari buruz
Konfiantza-indizea 56,5ean kokatu da. Hau da, aurreko hiruhilekokoa baino handiagoa, 53,6koa izan baitzen. Beraz, enpresek ikuspegi baikorragoa dute ekonomiaren bilakaerari buruz, 2026ko lehen hiruhilekoari begira. Indizearen balioa 50etik gorakoa izateak jarduera hedatzen ari dela adierazten du. Gainera, balioa handiagoa da eurogunean lortutakoa baino (52,5eko datua lortu zen urrian), eta Estatu osoan lortutakoaren antzekoa (56koa, […]
