June 2022 hilabeteko prentsa ahorrak
EUSKAL EKONOMIA TXOSTENAK 2021
LABORAL Kutxako Ikerketa Departamentuak 2021eko Ekonomia Txostenak aurkeztu ditu. Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiari buruzko aurkezpena Bilbon egin dute Ibon Urgoiti Negozio Garapeneko zuzendariak eta Joseba Madariaga Ikerketa Departamentuko zuzendariak. Ondoren, Nafarroako ekonomiari buruzko Txostena aurkeztu da Iruñean, eta Javier Cortajarenak ere parte hartu du, Lurralde-zuzendari gisa.
Euskal enpresen itxaropen ekonomikoak hoztu egin dira
Konfiantza-indizearen emaitza 50,6an kokatu da . Horrek beherakada adierazten du aurreko hiruhilekoarekiko (58) 50etik gorako indizearen balioak zabalkuntzako gunean gaudela adierazten du, eta beste esparru geografiko batzuetarako apirilean lortutako balioak baino zerbait txikiagoa da. Espainiaren kasuan, 55,7 izan da, eta eurogunearen kasuan, 55,8
GAZTENPRESAK 278 NEGOZIO ETA 547 LANPOSTU BERRI SORRARAZI DITU 2021EAN
Gloria Múgica: «Lanbidek enplegua sortzeko bide guztiak sustatzen ditu, tartean ekintzailetza, bai programa propioen bidez, bai Gaztenpresarekin eta antzeko erakundeekin elkarlanean» Ibon Urgoiti: «Iazko ekitaldian, lehendik zeuden proiektuei eusteko adina baliabide erabili ditugu proiektu berriak sortzeko» 1994an jaio zenetik, 6.264 enpresa txiki eta 11.404 lanpostu sorrarazi ditu LABORAL Kutxaren enplegurako fundazioak 2022ko […]
EAEko familiak ezkortasunera itzuli dira
2022ko bigarren hiruhilekoan, EAEko familiak ezkortasunera itzuli dira (-7), ziurgabetasuna, hazkunde ekonomikoaren aurreikuspen baxuak eta laurogeiko hamarkadaz geroztiko inflazio-gorakadarik handiena gailentzen baitira une honetako agertokian. Hala… Zer iritzi dute EAEko familiek datozen hamabi hilabeteetan egongo den bilakaera sozioekonomiko orokorraren inguruan? EAEko familiak ezkorrak dira (-7), Estatuko (-25) eta EB-27ko (-22) familiak bezalaxe. 2022a prezioen igoerak […]